Mecanerreko Enpresa Batzordeko eta Osakidetzako eta azpikontraten ordezkariak lan-ministroarekin bildu dira beraien arazoak modu zuzenean berri izan zezan; dena den ministroak ez du inolako konpromisorik hartu arazo horiek konpontzeko.

 

« Ez da batere logikoa Gobernu batek  enpreseei diru publikoa ematea , enpresak hauek lantokiak ixten eta jendea kaleratzen ari diren bitartean »

 

ESK-k Osakidetzan eta Ambulancias La Pauen dituen ordezkari sindikalek eta Mecanerreko Enpresa Batzordeak (ESK-ko delegatuen partehartzearekin), lan-bilerak egin dituzte gaur Yolanda Díaz Lan ministro eta Sumarreko buruarekin.

 

Mecaner

Mecanerreko Enpresa Batzordetik kezka azaldu zaio fabrika laster itxiko delako eta 148 pertsona kalean utziko dituztelako. Era berean, Espainiako Gobernuak Stellantis enpresa-taldeari (Mecaner-ren jabea) PERTE laguntza ematea lantegiak ixten eta jendea kaleratzen ari diren bitartean zentzugabekeria dela jakinarazi diogu. Era berean, eskatu zaio Stellantisi helaraztea laguntza publikoak jasotzeko gutxieneko baldintza Espainiako Estatuan dituen lantegi guztietan enpleguari eusteko konpromisoa dela.

Azkenik, adierazi zaio Enpresa Batzordea ez dela geldirik geratuko itxieraren albistearen aurrean, eta, adituekin batera, bideragarritasun-plan bat egiten hasi dela ikuspegi ekosozialetik, automobilgintzaren sektorean beharrezkoa den trantsizio ekologikoa kontuan hartuta.

Bestalde, Yolanda Diazek adierazi du ulertzen duela Enpresa Batzordeko kezka eta Eusko Jaurlaritzarekin eta enpresarekin harremanetan jartzeko asmoa agertu du, egoera iraultzen saiatzeko.

 

 

Osakidetza

Osakidetzari dagokionez, ESK-tik Osasun Sistema Nazionala kudeatzeko modu berriak gaitzeari buruzko 15/97 Legea indargabetzeko eskatu diogu. Lege horrek Osakidetza pribatizatzeko atea ireki zuen. Baita Sektore Publikoan azpikontratazio-baldintzak gogortzeko konpromisoa eskatu diogu.

Osakidetzako sektore pribatizatuetako ESK-ko ordezkariak, azpikontratatzen dituen enpreseei administrazio publikoek egin behar dieten kontrolak hobetzeko beharra adierazi dio.

Eskaera horien aurrean, Yolanda Diazek babesa eman dio 15/97 Legea indargabetzeari, baina aitortu du ez dagoela jasota PSOErekin sinatutako Gobernu Akordioan, eta, beraz, beste 4 urteko lege-babesa espero dugu EAJk Osakidetzan ezartzen dituen pribatizazioei dagokienez.

 

« Ministroak  ez du inolako konpromisorik hartu  planteatu dizkiogun arazoetan neurriak ezartzeko »

 

Inolako konpromisorik

ESK-k uste du goizean egindako lan-bilerek ministroak errealitate hauek ezagutzeko baino ez dutela balio izan, eta planteatu dizkiogun aferak konpontzeko ez du inolako neurriak ezartzeko konpromisorik hartu.

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48