Atzo, Mecaner enpresarentzako trantsizio ekosozialeko plana aurkeztu genuen, enpresaren etorkizuna klabe jasangarrietan bermatzeko neurriekin. Eusko Jaurlaritzari beharrezko inplikazioa eskatzen jarraitzen dugu.
« Plan honek, Industria-enpresen itxieren aurrean alternatibak badaudela erakusten du »
Atzo, ESK-k eta LABek Mecaner-entzako trantsizio ekosozialeko plana aurkeztu genuen jendaurrean Urdulizen. Txosten horretan, enpresarako trantsizio ekosozialeko proposamenak planteatzen dira, enpresa ixtea saihesteko eta etorkizunean bideragarria izango dela ziurtatzeko.
Plan hori Garua kooperatibak egin du, Mecaner-eko Enpresa Batzordeak eskatuta, eta Urdulizko Udalaren finantzaketari esker egin da.
Hemen deskarga dezakezu plana:
Trantsizio ekosozialeko plana Mecaner
Plan transición ecosocial Mecaner
« Eusko Jaurlaritzari inplikatzeko eskatzen diogu »
Alternatiba badago
Mecaner-entzako trantsizio-plan ekosoziala tresna bat da, euskal ekonomia jasaten ari den industria-enpresen itxiera mailakatuaren aurrean alternatibak daudela erakusten duena. Plan horrek Eusko Jaurlaritzari eta gainerako euskal erakundeei inplikazioa eskatzen die, Mecaner eta Uribe Kosta eskualdearentzako etorkizuna berma dezaten.
2023ko irailean iragarritako Stellantis multinazionalaren itxieraren eta 148 langileren kaleratzearen aurrean beste aukera bat dagoela erakusten du.
Martxoan irekiko da kontsultak egiteko epea. Aldi horretan, azterlan honen bidez, Mecanerren jarraipena planteatuko dugu, eta Eusko Jaurlaritzari inplikatzeko eskatuko diogu. Planak sektorearen eta enpresaren azterketa sakona egiten du, eta eskura dauden ezagutzekin, instalazioekin eta makineriarekin fabrikatu daitezkeen produktuak identifikatzen ditu, automobil-merkatuan nahiz merkatu horretatik kanpo egon daitezkeen aukerak aztertzeko, bidezko trantsizioaren printzipioekin bat etorriz.
Martxoaren 2an manifestazioa
Erakundeak interpelatzeko, Mecaner-eko Enpresa Batzordeak herritar guztiei dei egiten die Mecaner-en itxieraren aurkako eta enpresaren etorkizunean Eusko Jaurlaritzaren inplikazioaren aldeko manifestazio handi batean parte har dezaten.
Mecaner salba dezagun! Mecaner ez itxi!
Eusko Jaurlaritzari tresna publiko gehiago eta Mecaner-en instalazioak erosteko eskatzen diogu
Mecaner desegin nahi dute edozein alternatiba lortu baino lehen
Mecaner: industria sozial eta ekologikoki justu baten alde
Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte
- 1
- 2
- 3
- 4