Auzitegi Gorenak 6 laguni kartzela zigorra ezarri die Xixongo La Suiza gozotegiaren aurkako protestetan parte hartzeagatik. Kondenatuen gastuetan laguntzeko ekarpen ekonomikoa egitera animatzen dugu.
« Mozal Legeak herritarren eskubideak eta askatasunak murrizten ditu eta joera ideologiko handia du »
CNT sindikatuak 2017an protesta batzuk antolatu zituen Suitza gozotegiaren aurrean, sindikatuak jakin baitzuen enpresak lan-eskubideak sistematikoki urratzen zituela. Enpresak protesta horiek salatu zituen Mozal Legearen babesean, eta aste honetan, hainbat urtez auzibidean egon ondoren, Auzitegi Gorenak 6 laguni kartzela zigorra ezarri die.
Epai horrek argi uzten du Mozal Legeak herritarren eskubideak eta askatasunak murrizten dituela eta joera ideologiko handia duela. Lege hau beldurra sotu nahi duen tresna bat da, sistemak boteretsuen eskuetan jartzen duena, kasu honetan sindikalismoa zigortzeko.
Crowfounding
ESK-k auzipetuei elkartasuna adierazteko hainbat ekimenetan parte hartzera deitu du. Ildo horretan, ESK-k espetxeratutako pertsonekiko elkartasun ekonomikoaren ekimena bultzatu nahi du, kasu honetan crowdfunding kanpaina bat da, espetxeko presoen gastuei aurre egiteko, seme-alaben beharrak bermatzeko, etxebizitzak mantentzeko eta ezinbesteko beste oinarrizko gastu batzuei aurre egiteko.
Sindikalgintza egitea ez da delitua! La llucha ye l'únicu camín!
La Suizako 6-ko auzian kondenatutakoen aldeko diru-bilketa
El sindicalismu nun ye delitu
Errepresioa eta autoritarismoa Michelinen
La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6