Osakidetzak mahai sektorialean langileon arazoak konpontzeko proposamen errealak egiteko aukera galdu du: garapen profesionalaren ordainketa, galdutako erosteko ahalmenaren berreskuratzea, prekarietate maila altua, pertsonal eta kontratazio falta, etab. Mahai sektorial frustragarria izan da, beste behin ere Osakidetzak inposaketaren eta egintza burutuen ildotik jo du, negoziazio kolektiboari sekulako kolpea emanez.

 

 

KOORDINAZIO ZENTROEN BATERATZEA

Soto jaunaren partetik koordinazio zentroen bateratzea ez dagoela erabakita adierazten zaigu, aukerak ikertzen dabiltzatela. Esaldi honek ez gaitu lasaitzen., zuzendaritzen intentzio onekin ez bait gara batere fio. ESKak adi egongo da edozein maniobra edo aldebakarreko erabakiari, hortaz, langileekin batera mobilizatzen jarraituko dugu.

ESKrentzako momentu egokia da ondorengoa lortzeko:

“GURE KOORDINAZIO ZENTRO PROPIOAK, BARNE SAILATIK BEHINGOZ BEREIZTUZ”
 

EMERGENTIETAKO LANGILEEN LAN BALDINTZAK HOBETZEKO ZIRRIBORRO-PROPOSAMENA

Pertsonal batzordetik urte bat baino gehiago lan baldintza onen alde borrokan egon egon ezkero Osakidetzak Emergentzietako langileria izorratu nahi du.

EMERGENTZIAKO OSAGARRIA

Osagarri hau BEAko langileei bakarrik ordaintzen zaie eta %3ko da, ospitaleetan aldiz, %4koa ematen da. ESKak eskatzen ari dena zera da; lanpostu guztietan lan eta estres kargak neurtzea eta horren araberako osagarria ordaintzea (Baseak, koordinazioa, bulegoa, helikopteroa, parkea eta plataforma)

Onartezina da osagarri hau koordinazioko langile orori  EZ ordaintzea. Helikopteroko langileak ere ez dira espresuki aipatzen. ONARTEZIA DERITZOGU.

TXANDARTEKOA

BEAko langileentzat eta koordinazioko mediku eta erizainentzat aurreikusten da. Guretzako ulergaitza da osagarri honetatik kanpo operadoreak uztea. ONARTEZIA DERITZOGU.



ARDURA KONPLEMENTUA

Erizaintzarako aurreikusten da baina ez salako medikuentzat. ONARTEZIA DERITZOGU.

ESKak Koordinazio Zentroetan dietekin ematen den bidegabekeriarekin amaitzea proposatzen du, eta behingoz bere inplementazioa negoziatu dadila.

Azken finean, proposamen seriorik gabeko beste mahai sektoriala, non Osakidetzak bere erritmoa inposatu nahi duen. ESKak egoera iraultzea premiazkoa dela deritzo.

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua 2025 apirilak 10 Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 Irakurri

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46