ESKn ez gaituzte isilduko, tinko babestuko ditugula gure sindikatukideak eta haien jarrera etiko akasgabea. Jarraituko dugu salatzen jeltzaleek kudeatzen dutela guztiona den administrazio publikoa haien kortijoa balitz bezala.
Debagoienako Ospitale parean egindako konzentrazioarekin, Osakidetzaren eta ospitaletako gerentzien nagusikeria eta prepotentzia salatu nahi izan du ESK sindikatuak.
Medikuen OPEen bezerokeria salatu duten lankideen errepresioa eta zigorra burutzen ari da zentru honetako zuzendaritza.
Ohituegi daude Debagoienako Ospitaleko langileak superbisoreen eta erdiko mandoen jarrera despotikoa eta prepotentea pairatzera: Kartelera aldaketak konstanteak dira, lan ihardunaldien arteko atsedena ez da errespetatzen, orduka kontratatzen da, kontratazio falta larria dago...eta hau guztia zentru honetako gerentziaren babesa eta oniritziarekin.
Ospital honetako zuzendaritza burubelarri dabil disidentzia eta salaketak estali nahian, Darpón eta Juan Luis Diegoren agindupean, "mugitzen dena ez da argazkian aterako" lelo zaharra praktikan jarriz.
Honen guztiaren aurrean ozen esango dugu ESK-ko kideok ez gaituztela isilduko, tinko babestuko ditugula gure sindikatukideak eta haien jarrera etiko akasgabea... eta jarraituko dugula salatzen jeltzaleek kudeatzen dutela guztiona den administrazio publikoa haien kortijoa balitz bezala.
Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?
Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46