ESK-k Osakidetzako Lehen Arretako plantilaren osotasuna zoriondu nahi du emandako erantzunagatik. Orain Nekane Murgak, osasun kontseilari berria, badu pilota bere teilatuan.

 

osakidetza lehen arreta arnasberritzen huelga atencion primaria

 

Gaur ohi ez bezalako lanuzte deialdia ikusi dugu Lehen Arretan. Lehenengo aldiz gure Osasun Zentroetako profesionalak plataforma batean indarrak metatu dituzte, Lehen Arreta Arnasberritzen, bere eskakizunak langileen aurrean aurkeztu zituztelarik, otsailaren 9an Gasteizen izandako Asanbladan.

Eskakizun horietan, Lehen Arreta giza eta material baliabide hoberekin hornitzea eskatzen da bere eginkizuna bete ahal izateko, hau da, osasunaren prebentzio eta sustapena. Lan hau, Osakidetzak aurrera eramaten ari dituen politikekin ez da bideragarria, Ospitaleko Arretari balio handiegia emanez, erabilera eskaseko eraikinetan neurri gabeko inbertsioa eginez eta Lehen Arreta Osasun saileko ahizpa txiroa bihurtuz.

Egoera honek gure Osasun Zentroetako profesionalen lan-kargen handiagotzea ekarri du. Osakidetzak, plantillak handitzeko eta hauek baliabide egokiekin hornitzeko azaldu duen konpromiso faltak egoera larriagotu du.

Hau horrela, langileak gogaituta egotera heldu dira eta aipatutako Asanbladan, beste hainbaiten artean, ESKren sostenguarekin, gaur fruitua eman duten mobilizazio egun batzuk aurrera eramatea erabaki zuten.

ESK-k plantilaren osotasuna zoriondu nahi du emandako erantzunagatik, non, Osakidetzaren beraren datuen arabera, langileen %30a baino gehiagok lanuztean parte hartu duten. Aipamen berezia merezi dute medikuntzako profesionalek, %50a baino gehiago greban azaldu baitira.

ESK sindikatutik Nekane Murga kontseilari berria bere aurrekariaren urratsak ez jarraitzera gonbidatzen dugu, berorren politika murritzaile eta gestio kaskarrak gure langileak  borrokarako prest utzi baitzituen, eta ez diru aldarrikapenengatik hain zuzen ere. Pilota bere teilatuan dago, ez dezala zalantzan jarri ESKak Lehen Arnasa Arnasberritzen plataformako gure lankideekin egongo dela elkarren ondoan kalitatezko Osasun Publikoa defendatzen.

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz! 2025 urtarrilak 27 Osasun Publikoaren aldeko Plataformek otsailaren 1ean Gasteizen, Bilbon eta Donostian antolatu dituzten Irakurri

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz! 2025 urtarrilak 15 Osakidetzako langile guztiak eta herritar guztiak animatzen ditugu Osasun Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46