ESK-k gaitzetsi egiten du Barrualde-Galdakao ESIko Etengabeko Arreta Guneetako langileen lan eskubideak murrizten dituen Kontingentzia Plana eta Osakidetza desegiteko estrategia jarraituaz ohartarazi nahi du, batez ere lehen mailako arretaren inguruan.

Oraingo egoera ez da isolatutako gertaera bat, eta lehenbiziko osasun zerbitzuak desegiteko asmo argi bat islatzen du. Kudeatzaile eta politikari erantzuleek ez  arazo hau baztertu ezezik, interes pribatuen arabera eta  osasun sistemaren hutsuneak kapitalizatzeko asmoarekin, itxiera bultzatzen ari dira.

 Azken bileran, lan baldintzak okertzen dituen eta atseden eta oporren oinarrizko eskubideak mugatzen dituen plana aurkeztu zen. ESK-k salatzen du plan honek osasun profesionalak aldatzeko piezak bezala maneiatzen dituela, beharrezko baliabideak kentzen dizkiela eta lan karga eta arrisku psikosozialak handitzen dituela, langileen osasunaz gain, pazienteek jasotzen duten arretaren kalitatea ere arriskuan jarriz.

ESK-k berehala,  arrisku psikosozialen azterketa eta lan baldintzen hobekuntza esanguratsua eskatzen du. Sindikatuak eskatzen du osasun profesionalak entzunak izan daitezela eta euren kezkak eta proposamenak modu serioan eta eraginkorrean kontuan hartzea.

ESK-k Barrualde-Galdakao OSIko zuzendaritzari eskatzen dio neurri hauek berehalakoan geldiaraz ditzala eta osasun kontseilu interterritorialeko Giza Baliabideetarako Batzordeak zailtasun handiko unitateetako langileak mantentzeko, indartzeko eta motibatzeko agindutakoa betetzeko lan egin dezala.

Osasun mahai honetatik ez da Osakidetza indartzeko neurririk aterako

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako Irakurri

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Apirilaren 14tik aurrera, lehen mailako pediatriako arreta Irungo Osasun Zentroan izango da. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98