Berriki izendatu zutenetik, ESIko Etengabeko Arreta Guneen arduradun berria, egun bat eta hurrengoan ere, malabar-jokoetan dabil barrualdeko EAGetako langileekin. Proposamen ausartak eta  korapilatsuak egiten ditu, hasieran baino arazo gehiago sortaraziz. EAGetako erizainek biltegi-lanak egiteko plana atzera egitera behartuta izan ondoren, orain EAG horietako erizaintza-eredu guztia aldatu nahi du.

TRIAP atzera eta bueltaka, EAGetako erizainen eta zelarien funtzioak aldatzea ezezik, Bizkaiko erizainen etxez etxeko arreta ere irauli nahi dute, UBER enpresa balitz bezala.

Eskualdeko zentro buruak izanik, Durango eta Basauriko EAGko 2 erizainek,  300.000 biztanle duen eskualde guztiaren etxez etxeko erizaintzako abisuen zerbitzua emango lukete, 150.000 biztanleko eremua bana. Basauriko erizainak, orain arteko Basauri-Galdakaoko inguruaz gain, Laudio, Amurrio, Orozko, Luiaondo eta Artziniega ere artatuko lukete. Durangokoak berriz, oraingo eremuaz gain (Durango-Elorrio),  Lekeitio, Mutriku, Amorebieta, Gernika eta Bermeora ere mugituko lirateke. Bakoitzak bere zoroa bizi du!

Hori bai, euren kotxearekin, 0.29 Euro/Kmren truke, edozein ordutan eta bakarrik, eta orografiaren ezaugarriak axola barik. Hori bai ausarkeria! Gainera, osasun arloko mahai sektorialean 2011ko uztailaren 12an hartutako erabakia okertuko dute, non:

Osakidetzak jarraibide orokor batzuk prestatuko ditu EAGetako profesional guztiei aplikatzeko,  profesionalak pazienteen etxera lekualdatzeko betebeharra jasoko dituztenak.

Erizain horiek Bizkaiko bazterretan dauden bitartean, errekurtsoa egun baino denbora gehiago okupatuta egongo da. Eredu honen arduradunak esan duenez, erizaina behar duten etxez etxeko beste larrialdirik izan ezkero, Emergentzikoei abisatuko zaie, erizaina duen  anbulantzia aktibatzeko. Bai Horixe! Bizkaiak, 1.155.772 biztanle ditu, eta mota horretako 6 anbulantzia baino ez daude eskuragarri.

4 erizain plaza sortuko dira EAG bakoitzeko, Ez lituzkete ere ibilgailu  eta gidari plazak sortu behar? Are gehiago, zein izango da 3 urte baino gehiago daramatzaten langileen patua?

Jon Guajardo jauna: gure lana saldu eta garraioa ere ipini behar dugu. UBER ote da Osakidetzari datorkion etorkizuna?

Planteamendu hori atzera itzultzea eskatzen dugu, eta langileen akordioarekin beste berri bat negoaziatzea eskatzen dugu..

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94