ESK sindikatuak salatu du Gurutzetako Zuzendaritzak 8 hilabete daramatzala (2023ko urritik) Pediatriako Kirofanoko erizain baten erretiroa bete gabe.

ESK-k urtarriletik ari gara eskatzen kontratazio egonkor bat egin dadila lanpostu hori langile finkoekin betetzeko, baina Zuzendaritzak entzungor egiten du eta lanpostu hori bete gabe mantentzen du.

Gurutzetako Ospitalea erreferentea da haurren osasunaren arretan, eta pentsaezina da egoera horrela iraunaraztea. Zortzi hilabete luze horietan, Pediatriako kirofano batek behar duen experientzia ez duten hainbat zerbitzu ezberdinetako langileekin bete du Zuzendaritzak lanpostua.

Dirua aurrezteko motibazio hutsa izan daitekeen jarrera honek haurren osasuna eta osotasuna arriskuan jartzea besterik ez du egiten, eta zerbitzuaren kalitatea kaltetzea eta arriskua handitzea dakar. Hau erabat onartezina da. Adin txikikoen segurtasunak guztiaren gainetik egon behar luke. Saihestu daitekeen arriskua handitzea justifikatzen duen aurrezki ekonomikorik ez dago.

ESKtik Gurutzetako Ospitaleko Zuzendaritzari exijitzen diogu erretiro hori berehala eta modu egonkorrean betetzeko.

 

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94