- Noiz hasten da lanpostuaz jabetzeko prozesua EPE bakoitzean?
- Nola har dezaket zita lanpostuaz jabetzeko?
- Lanpostu bat baino gehiago esleituta duten pertsonen egoera
- Non hartzen da jabetzan lanpostua?
- Zer dokumentazio eraman behar dut lanpostuaz jabetzeko?
- Lanpostuan sartzea
- Zalantzarik izanez gero, nora jo dezaket?
1. Noiz hasten da lanpostuaz jabetzeko prozesua EPE bakoitzean?
Lanpostuaz jabetzeko epea hilabetekoa izango da, destinoak esleitzeko ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita.
EHAAn argitaratu aurretik, informazio hori 2020-2021-2022-Egonkortzeko EPEaren atalean argitaratuko da.
Kategoria bakoitzean, bi hautaketa-prozesuetako (Egonkortzeko EPEa eta 2020-2021-2022ko EPEa) destino-esleipenen ebazpenak egun berean argitaratuko dira EHAAn. Lanpostuaz jabetzeko epeak bat etorriko dira denboran, jarraian aipatutako bost kategoriatan izan ezik; horietan, Egonkortzeko EPEko eta 2020-2021-2022ko EPEko destino-esleipenen argitalpenak ondoz ondoko uneetan egingo dira, aldi berean: Erizaina, Erizaintzako laguntzailea, Administrari laguntzailea, Zeladorea eta Zerbitzuetako langilea.
Destinoen esleipenak pixkanaka argitaratuko dira, 2025eko apiriletik ekainera bitartean (ahal dela).
Aldi baterako ezintasuneko egoeran egonez gero, lanpostuaz jabetzeko prozesua luzatzea eskatu ahal izango da. Horretarako, interesdunak eskaera bat egin beharko du, eta Osakidetzak dagokion ebazpena emango du, eskaera onartzeko edo ukatzeko.
2. Nola har dezaket zita lanpostuaz jabetzeko?
Lanpostuaz jabetu aurretik, destinoko esleipendunek zita hartuko dute Osakidetzako egoitzetara joateko eta lanpostuaz jabetzeko.
Horretarako, Osakidetzak zitak hartzeko gune digital bat gaituko du 2020-2021-2022- Egonkortzeko EPEren webgunean. Web bidezko zita hartzeko aukera destinoko esleipenak EHAAn argitaratu baino nahikoa denbora lehenago irekiko da. Argitaratze horrek emango dio hasiera lanpostuaz jabetzeko epeari.
Lanbide-kategoria bakoitzak lanpostuaz jabetzeko zitak hartzeko epe propioa izango du, bai eta lanpostuaz jabetzeko epe propioa ere. Horren berri emango da 2020-2021-2022- Egonkortzeko EPEaren webgunean.
Lanpostuaz jabetzeko zitak hartzeko epea irekita dagoen bitartean, esleipendunek zita baliogabetu edo aldatu ahal izango dute.
3. Lanpostu bat baino gehiago esleituta duten pertsonen egoera
Pertsonei lanpostu bakarra esleitzen bazaie, zita bakarra hartu ahal izango dute.
Pertsonei kategoria bereko bi lanpostu esleitzen bazaizkie (bat Egonkortzeko EPEn eta bestea 2020-2021-2022ko EPEn), horietako bakarra hartu ahal izango dute jabetzan. Ondorioz, lehenetsitako aukera adierazi beharko dute zita hartzean.
Pertsonei lanbide-kategoria desberdinetako bi lanpostu edo gehiago esleitzen bazaizkie, esleitutako lanpostua adina zita hartu ahal izango dituzte, eta lanpostu horiez jabetu ahal izango dira, nahiz eta horietako batean bakarrik sartu ahalko diren (beste lanpostu guztiak eszedentzia-egoeran geratuko dira).
3.1 Kategoria bereko bi plaza lortzeko aukera duten pertsonen kasuan, zer gertatzen da esleitzen ez den lanpostuekin?
Lanpostuaz jabetu ez diren esleitutako destinoak libre geratzen dira, eta erresulta-fasean esleituko dira berriro, zerrendaren ordenari jarraituz. Esleipen berri hori lanpostuaz jabetu ondoren egingo da.
4. Non hartzen da jabetzan lanpostua?
Destinoko esleipendunaren zerbitzu-erakundearen egoitzan jabetuko dira lanpostuaz langileak, zehazki Langileen Zuzendaritzen bulego publikoetan. Zitaren erreserba baieztatzen den unean, egiaztagiria emango da, eta bertan jasoko da lanpostuaz jabetzeko lekuari buruzko informazio zehatza: zerbitzu-erakundea, udalerria eta egoitzaren helbidea.
5. Zer dokumentazio eraman behar dut lanpostuaz jabetzeko?
. Pertsonak eraman behar dituen dokumentuak:
- Indarrean dagoen NANa (halakorik ezean, indarrean dagoen gidabaimena edo pasaportea).
- Azterketa medikoa egin ondorengo gaitasun-ziurtagiria. 3- OTI edo gizarte-segurantzaren txartela
4.-Oinarri espezifikotan jasota dagoen kasuetan, elkargoko kide ziurtagiria
. Lanpostuaz jabetzeko unean pertsonei emango zaizkien dokumentuak, bete ditzaten:
- Zinpeko adierazpena eta Osakidetzaren informazioarekiko konfidentzialtasun-
- Erantzukizunpeko adierazpena, haurrak eta nerabeak osorik babesteko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikulua betetzeari buruzkoa, eta Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiria lortzeko baimena.
6. Lanpostuan sartzea
Lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean, langileek beren lanpostura itzuli beharko dute.
Lanpostuaz jabetzeko unean gerta daiteke interesduna ez itzultzea esleitutako lanpostura; hala bada, horren berri eman beharko dio zerbitzu-erakundeari, betiere araudian aurreikusitako kasuen barruan, hala nola eszedentzia-egoera, zerbitzu berezien egoera, zerbitzu-eginkizuna edota izendapen askea. Lanpostuaz jabetu eta berehala zerbitzu-eginkizuna eskatu nahi bada, behar besteko aurrerapenaz jakinarazi beharko zaio jatorrizko eta helmugako zerbitzu- erakundeari.
7. Zer egin behar dut lanpostuaz jabetu eta berehala zerbitzu-eginkizuna eskatu nahi badut?
Behar besteko aurrerapenaz jakinarazi beharko zaio jatorrizko eta helmugako zerbitzu- erakundeari.