Eusko Jaurlaritzak Donostia, Basurtu eta Galdakaoko ospitaleen zabalkuntzaren berri eman du, eta EAJk aurrekanpaina honetan duen estrategia zehaztu du. Osasun-arloko politikak bezain estrategia desegokia. 277 milioi euro, plantillak eta Lehen Arreta indartzeko erabiliko ez direnak.

Gizarteak eta sindikatuok plantillak eta Lehen Arreta indartzeko etengabe eskatu dugun arren, bai EAJk eta bai PSEk entzungorrarena egiten dute.

Orain, Imanol Pradalesek, lehendakaritzarako hautagai jeltzaleak, esan du, oraingoan bai, azkenean, serioski hartuko dutela osasungintza, eta adreiluan inbertsio gehiago iragarriz erakutsi digu, eraikuntza faraoniko gehiago. EAJko eta PSEko jaun-andreak analisi okerra egiten ari dira.

Udal-hauteskundeak balira, espaloiak altxatuko lituzkete, baina parlamentuari dagozkio, eta adreilu-hotsa egin behar da Lehen Arretaren eskaerak eta Osakidetzan behar beste langilerik ez egotearen salaketak entzun ez daitezen.

EAJko jaun-andreok, gakoa da ospitalzentrismoa uztea, Lehen Arreta indartzea eta profesional gehiagotan inbertitzea, zentroetako plantillak modu egokian dimentsionatuz eta kontratuak duinduz, prekarietatea behin betiko amaituz eta langileen egonkortasunaren eta duintasunaren alde eginez.

Osakidetzak arazo bat dauka MAHAIEKIN

Langileentzat hobekuntzak lortzeko balio beharko lukeen mahai sektorialak ez du aurrera egiten eta, aldiz, osasun euskal itunaren mahaiak, Eusko Jaurlaritzaren Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

ESK-k Santiago Ospitaleko larrialdiak irekitzeko plana seriotasunez planifikatzea eskatzen du. Irakurri

Hauteskunde sindikalak Bizkaiko anbulantzietan

Merino kontzeptu bat da, sindikalismoa nola egin behar den adierazten duen ideia bat. Bizkaiko anbulantzietako hauteskunde sindikaletarako gure zerrenda Merinoz Irakurri

Palestinar herriaren sarraskia salatzen dugu

Palestinako Herriaren itxaropena ahula da, Israelgo estatua su-eten iraunkorra aldarrikatzera behartuko duen nazioarteko komunitate indartsurik gabe Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96