ESKak Gurutzeetako ospitaleko unitate askok pairatzen duten langile eskasia salatzen du. 3B, Barne Medikuntza, Kardiologia, 4D, 2E, 4E, Erditze, Farmazia edo Koronarioak esate baterako, gehiegizko lan-karga, lan erritmo biziak eta presio psikologiko altua jasaten dituzte egunero, akatsaren bat izateko arriskua handituz eta kalitatea gutxituz.

Langileak gainezka dabiltzate, besteak beste, arrazoi hauengatik:

  • Txanda bakoitzeko langile presentziak ez dira nahikoak. Ospitaleratze eta alten indize altuak.
  • Zaintza konplexuagoak eta erabiltzaile zahartuagoak.
  • Asteburuan langile gutxiago izatea nahiz eta lan kopurua berdina izan.

 

Pertsonal falta egoera 3. B-n

ESKak 3B unitateko erizain eta erizain laguntzaileak eskatutako plantilla handitzea babestu dugu. Arrisku psikosozialen ebaluazioa eskatu dugu kalitatez eta ziurtasunez lan ezin ahal izateko.

Zuzendaritzak DEPARIS metodoarekin burututako ikerketa fokala amaitu du; bertan hainbat proposamen ezagutarazi dira. Batzuk material gabeziak identifikatzen dituzte, beste batzuk leku arazoak edo oheen narriadura. Inportanteenak ondorengo beharrak adierazten dituzte:

  • Plantilla handitzea, batea ere asteburuetan.
  • Komunikazioa: Zerbitzu mediko inplikatuekin halabeharrezko komunikazioaren hobekuntza. Kanpo eta barne protokolizazioa hobetzea.
  • Ospitaleratze eta alten planifikazioa hobetzea.
  • Langile berrien harrera espezifikoa hobetzea, hasierako formazioa gehituz, zehazten den denboran zehar gainetik egon behar direlarik.
  • Espezialitateen kopuru handia mugatzeko ikerketa.

ESKren iritziz, antolakuntza arloko neurriak inportanteak badira ere eta hobekuntzak badakartzate ere, hauekin bakarrik ez dira langileen eguneroko arazoak konponduko. Ikerketak argi uzten du langile kopuruaren handiagotzea funtsezkoa dela. Ez onartzea ardurari ez eustea da.

 

Pertsonal falta egoera 1. D-n

Sindikatuen eta zuzendaritzaren arteko hainbat batzarren ostean, azken hauen erantzunaren zain gaude, plantilla handitzearen inguruan, batez ere arratsaldeetan. Langileek plazaratutako datuak nahikoak izatea espero dugu.

Lan honetan ESKak bere indar guztia jarriko du. Erronka honen ebazpena langile guztien parte-hartzearekin eta sindikatu guztien mobilizazio bateratuaren eskutik etorriko da.

 Adi egon Gabonen ondoren izango diren deialdietara. Ondo legoke mobilizazioak ondorengo neurriekin indartzea:

  • Pasilloetan kartelak; unitateen erabiltzaileen artean egoera salatzea, pertsonal eskasia Pazientearen Arretan Zerbitzuan salatzera animatuz, gurekin elkartasuna erakutsiz.
  • Gure lana duintasunez egitea, korrika ezin gabe eta lan seguruaren protokoloak betez, kalitatezko arreta eman ahal izateko.
  • Bereizgarri deigarri eta ikusgarri batekin lan egitea, plantilla egokien beharra adierazteko.

                                 

 

 

 

 

 

Osakidetzak arazo bat dauka MAHAIEKIN

Langileentzat hobekuntzak lortzeko balio beharko lukeen mahai sektorialak ez du aurrera egiten eta, aldiz, osasun euskal itunaren mahaiak, Eusko Jaurlaritzaren Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

ESK-k Santiago Ospitaleko larrialdiak irekitzeko plana seriotasunez planifikatzea eskatzen du. Irakurri

Hauteskunde sindikalak Bizkaiko anbulantzietan

Merino kontzeptu bat da, sindikalismoa nola egin behar den adierazten duen ideia bat. Bizkaiko anbulantzietako hauteskunde sindikaletarako gure zerrenda Merinoz Irakurri

Palestinar herriaren sarraskia salatzen dugu

Palestinako Herriaren itxaropena ahula da, Israelgo estatua su-eten iraunkorra aldarrikatzera behartuko duen nazioarteko komunitate indartsurik gabe Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96