Eusko Jaurlaritzak Osakidetza ixteko eta likidatzeko operazioarekin jarraitzen du. Oraingoan, Bidasoako ESIaren txanda da, umeentzako leku ez egokia izendatu berri baitute. Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu beharko direla.

Erabaki horrek haurren osasuna arriskuan jartzeaz gain, nahasmendu larria ere badakarkie eskualde osoko gurasoei, eta haurrekin batera joan beharko dute Donostiara, ospitale-arreta behar izanez gero.

Eusko Jaurlaritzak erabaki hori arrazoitu du, Irungo eta Hondarribiko lehen mailako arretako zentroetan pediatriako arreta areagotzen dela ziurtatuz, baina neurri horrek murrizketak dakartza txikienentzako ospitale-arretan. Neurri arduragabea da, eta, gainera, ez du arrazoizko irizpiderik jarraitzen. Lortu nahi den gauza bakarra Osakidetzaren murrizketak eta prekarizazioa sakontzea baita.

Gainera, Donostia Ospitaleko pediatren plantilla ez da handitu. Osasun-profesionalek plantilla bera duten pazienteen kopurua handitzeari aurre egin beharko diote. Kaltegarria da, bai pazienteentzat, bai profesionalentzat ere.

Osakidetzako zuzendaritzak onartzen du Bidasoa Ospitaleak 14 urtetik beherako 8.000 adingabe artatzen dituela urtero, eta kopuru hori, gure ustez, nahikoa da pediatriako larrialdi-zerbitzua irekita mantentzeko.

ESKren ustez, aldaketa horiek arriskuan jartzen dute Bidasoa eskualdeko haurren osasuna. Osasun publikoan lehentasuna eman behar zaie pertsonen eta profesionalen osasuna babesten eta bermatzen duten irizpideei, eta ez Exceleko orriei, hauek murrizketak baino ez baitituzte ekartzen.