Azaroaren 16an, osteguna, elkarretaratzea egingo dugu Froneri exijitzeko Ibai gure kidea berriz onar dezala. Protesta-ekintzak egiten jarraitu behar da, enpresan berriro onartu arte.

 

 

« Kaleratze honen benetako arrazoia ESK-ko afiliatuen aurkako  jazarpena eta kriminalizazioa  da »

 

Joan den urriaren 4an, Ibaik, sindikatuko afiliatua, FRONERIren (lehengo MIKO) kaleratze-gutun bat jaso zuen, enpresa berrantolatzeko arrazoiak eta urriaren 19an benetako kaleratzea argudiatuz, baina urriaren 4tik aurrera fabrikan sartzea debekatu zioten, bere eginkizunekin jarraitzea galaraziz.

Gure ustez, kaleratze horren benetako arrazoiak ESK-ko afiliatuen aurkako jazarpena eta kriminalizazioa dira; izan ere, enpresa-batzordeko kide izatea lortu ez ondoren, azken hauteskunde sindikaletan hautagaitza oso bat aurkeztea lortu ez zenez, fabrikaren barruan ESK-ko atal sindikal bat sortzea erabaki zen, fabrikaren barruan lan sindikal hori egin ahal izateko eta sindikatuaren jarrerak eta ideiak plantillara hurbiltzeko.

 

 

«  Protestak egiten jarraitu behar dugu  Ibai berriz hartu arte   »

 

Enpresaren neurria Ibai kaleratzea izan da, sindikatu-ataleko ordezkari izendatuta baitzegoen.

Egun horietan guztietan, enpresa-batzordeak hainbat batzarretara deitu zuen, lanuzte-egunak deitzeko, Ibairi elkartasuna adierazteko, eta lankideek erantzun ona eman diete. Logikoa denez, Ibaik batzar horietara joan nahi izan zuen, langile guztiei zer gertatu zen azaltzeko eta batzar horietan parte hartzeko. FRONERIko langile gisa, batzar horietara joateko eskubidea zuen, Ibaik plantillako kide izaten jarraitzen zuen aldiaren barruan egin baitziren. Fabrikan sartzea debekatu zitzaion, batzar horietara joatea galaraziz, eta hori lan-ikuskaritzan salatu da.

Azkenik, joan den urriaren 31tik, batzordeak bertan behera utzi ditu lanuzte-egunak. Baina oraindik ere protesta ekintzak egiten jarraitzeko aukera badagoela uste dugu, Ibai berriz hartzea lortu arte, hasieratik eskatzen den bezala.

 

Azaroak 16 elkarretaratzea

Horregatik, datorren ostegunean, azaroaren 16an, 9:15ean, Samaniego kalean ESK-k deitu duen kontzentraziora joateko deia egiten dizuegu, BAAZen egingo den adiskidetze-ekitaldiarekin bat eginez.

Jakin dezala Froneri, beraien jauntxokerien eta errepresioaren aurrean ESK es dela kikiltzen.

Despidorik ez! Ibai berriro hartu!

 

Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean

Enviserreko langileak greba mugagabera atera dira, lan-baldintza eskasak hobetuko dituen hitzarmen propioa eskatzeko, eta greba honek aurrera jarraituko du baldintzetan Irakurri

Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera

Langileek greba mugagabea deituko dute enpresak beren baldintzak duintzeko hitzarmen propiorik adosten ez badute. Enviser-rek ez du negoziatu nahi, Gasteizko Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Martxoak 3: oroitzapena, salaketa eta mobilizazioa

Martxoaren 3an Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu, eta Segurtasun Sailari eskatzen diogu ez ditzala errepika iazko gertakari Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33

 

Afiliazioa sindikatua

Mastodon