Martxoaren 3an Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu, eta Segurtasun Sailari eskatzen diogu ez ditzala errepika iazko gertakari errepresiboak. Manifestazio honek espazio libre eta segurua izan behar du, parte-hartze masiboa ahalbidetuko duena.
« Martxoak 3 herrikoia aldarrikatzen dugu, adin guztietako eta sozialki plurala den jendearen parte-hartze masiboarekin »
Martxoaren 3a gure egutegian gorriz markatutako data bat da: Mobilizazio egun bat, Gasteizko herriak urtez urte 1976an poliziak egindako sarraskia salatzeko erabiltzen duen eguna hain zuzen ere. Arabako hiriburuan hildako bost langileak eta Basaurin eta Tarragonan poliziaren errepresioaren biktima izan ziren bi gazte solidarioak oroitzeko eta omentzeko eguna. Horiekin batera, Estatu frankistak odoletan itotako greba-prozesu haren protagonista izan zen langile-klase osoaren oroimena ohoratzen dugu.
Memoria bizia
Egun haietako oroimenak bizirik dirau; sarraskiaren lehen urteurren gogorretatik, erakunde sindikal batzuen ahaleginetik eta nola ez, Gasteizko mugimendu sindikal, sozial eta herrikoi borrokalaria batzen duen langile-klasearengatik. Oroimenean, salaketan zein mobilizazio-jardunetan ahalegin nekaezinari esker hemen gaude.
Martxoak 3 elkartea – Martxoak 3ko Biktimen Elkartea 1999tik ari da Espainiako zigorgabetasun-ereduaren aurka lan egiten. Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko bermeak eskatzen. Borroka horretan, ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta elkarteak elkarrekin deitutako mobilizazioak berebiziko garrantzia du.
Martxoaren 3a ere borroka eraldatzaile guztiak berresteko eguna da, hemen eta orain, orduan bezala, justizia soziala eta pertsona guztientzako eskubide guztiak aldarrikatzen baitituzte.
Errepresiorik gabe
Horregatik, iazko manifestazioaren ondoren zabaldutako "Por un 3 de marzo popular y sin represión" komunikatuari jarraipena emanez, deialdia egin dugun erakundeok honako hau zabaldu nahi dugu:
Urtero bezala, deialdia egin dugun erakundeok (ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuak eta M3 elkartea) 3M herrikoi bat aldarrikatzen dugu: adin guztietako eta sozialki plurala den pertsonen parte-hartze masiboarekin eta urtez urte memoria kolektibo aktiboaren ariketa honekin bat egiten duten kideekin. Honakoa askotariko pertsonak eta kolektiboak batzen dituen mobilizazioa da: gazteak, pentsiodunak, feministak, pertsona arrazializatuak, pertsona migratuak, LGTBI+ kolektiboa besteak beste. Hortaz, gure langileen eta gure gizartearen aniztasuna islatzen duen espazio inklusiboa eta herrikoia da.
Aurten arreta berezia jarriko dugu parte-hartze hori askatasunez gauzatu dadin. Hori dela eta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen diogu askatasunean manifestatzeko eskubidea berma dezala, iazkoak bezalako gertakari errepresiboak errepika ez daitezen.
Erantzukizun kolektiboa
Aldi berean, mobilizaziorako deia egiten dugun erakundeok erantzukizun kolektiboa eskatzen diegu mobilizazioan parte hartzen duten pertsona guztieti, hasieratik amaierara mobilizazio masiboa ahalbidetuko duen espazio libre eta segurua erakitzeko. Horretarako, zaintza eta elkarrekiko babesa lehenetsiko duten mekanismoak ezarriko ditugu. Martxoaren 3ko memoriak borrokarako eta aldarrikapenerako gune bat merezi du, non mobilizazio masiboa funtsezkoa izango den; horregatik, deialdi hori lantokietan eta, oro har, gizartean zabalduko dugu.
Funtsezkoa iruditzen zaigu testuinguruan kokatzea eta gogoratzea zergatik ateratzen garen kalera martxoaren 3an, eta zergatik ateratzen garen 49 urte geroago. 1976ko martxoaren 3an, Gasteizko langileek esplotazio eta errepresio sistema frankistaren aurka borrokatu zuten, soldata eta lan- eta bizi-baldintza duinen alde. Gaur egun, borroka horrek indarrean jarraitzen du esplotazio kapitalistaren, faxismoaren eta autoritarismoaren aurrean, planetaren suntsipena, arrazakeria, heteropatriarkatua eta lan- eta gizarte-eskubideen murrizketa dakartenak. Justizia sozialaren alde bizitza eman zutenen oroimena ohoratzeko modurik onena gu antolatzen eta borrokatzen jarraitzea da, klase kontzientziaz eta elkartasunez, eta alternatibak planteatzen.
« Justizia sozialaren alde bizitza eman zutenen oroimena ohoratzeko modurik onena gu antolatzen eta borrokatzen jarraitzea da »
Faxismoaren aurrean antolatu eskubide sozialak borrokatuz
Horregatik, aurtengo leloa 'FAXISMOAREN AURREAN ANTOLATU ESKUBIDE SOZIALAK BORROKATU!' izango da.
Ildo horretan, aurten gutxieneko soldata duina erabakitzeko dinamika nabarmendu nahi dugu, prekarizatuenak diren sektoreei mesede egingo diena, baina baita gizarte osoari ere. Gutxieneko pentsio duinak izateko dinamikak ere nabarmentzen ditugu, baita zainketen edo osasunaren, hezkuntzaren eta, oro har, zerbitzu publikoen defentsaren esparruan garatzen diren borrokak ere. Alternatiba zehatzak dira langile-klase gisa antolatuz eta borrokatuz aurrera eginarazten digutenak, gizarte eta lan-eskubideak bereganatuz.
Omenaldia eta manifestazioa
Duela 49 urteko memoria hori ohoratzeko, pertsona guztientzako bizi-baldintza duinen aldeko borroken lekukoa hartzen dugu. Eta M3aren esanahia berreskuratuz, aurten manifestazioak Katedral Berrian amaituko den ibilbidea izango du, 1976ko hileta jendetsua gogoratuz, Gasteiz osoko memoria kolektiboan grabatuta geratu dena.
Aurreko urteetan bezala, mobilizazioa omenaldiarekin hasiko da. Omenaldia 18:00etan egingo da, 3Mko monolitoaren ondoan, eta 18:30ean manifestazioa hasiko da. Beti bezala, norberaren aldarrikapenak dituzten pankartekin doazen kolektiboek makilekin joan behar dute, amaieran, blokerik ez egiteko.
Enviserren negoziatzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio gehiago iragarri ditugu
Enviser-ren erabateko grebak jarraitzen du bi aste geroago
Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean
Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34