ESKtik salatu egin nahi dugu erakundeen ekintzarik eza emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean. Gure ustez, jarrera horrek, indarkeriaren konplize bihurtzeaz ez ezik, are indarkeria gehiago sorrarazten du.
Egungo egoerak azaleratu egin ditu laguntza-zerbitzuen gabezia guztiak eta administrazioek duten konpromiso eta sentsibilitate falta.
Indarkeria matxista egiturazkoa eta unibertsala da. Arlo guz-tietan gertatzen da, eta, horregatik, haren kontrako erantzu-na berdina izan behar da. Osasun-krisi hau bizi dugun bitartean zerbitzu publiko asko itxita daude, arreta murriztu dute edo telematikoki dihardute, eta, askotan, horietako zerbitzu batzuetan jotzen dute lehenengo alarmek: osasun-zentroak, gizarte-zerbitzuak, ikastetxeak, gizarte etxeak... Hala, indar-keria egoerak bizi dituzten emakumeei eman dieten aukera bakarra salaketa poliziala jartzea izan da, egoera horri egokitutako baliabide presentzialik bermatu gabe. Oroko-rrean, jendartearen ezjakintasunak, eta, zehazki, emakumeen ezjakintasunak eskura dituzten baliabide eta prozedurei dagokienez, ezinezko egiten du arreta egokia ematea, eta are gutxiago beharrezko konfiantza sortzea indarkeria pairatzen duten emakumeek baliabide horiek erabili ditzaten. Baliabi-deak jartzea / baliabideak bermatu gabe. Aurretiko salaketa.
Aurretiazko zailtasunak
Askotan salatu dugu emakumeok aurre egin behar diogun justizia patriarkala, baina gutxi hitz egiten da maila judizialera iritsi aurretik emakumeok gainditu behar ditugun zailtasunei buruz, eta hori, salaketek aurrera egitea lortzen dugunean. Mugimendu feministak etengabe salatzen du emakumeek haien aurkako indarkeria salatu behar dutenean jasotzen duten tratu txar orokortua. Poliziaren prestakuntza eta enpatia falta eskandaluzkoa da (horretan ere kolore guz-tiek antza dutelako), ospitaleetako eta osasun-zentroetako osasun-langileek ez dituzte jarduera-protokoloak ezagutzen, eta ez dago kontzientziarik emakumeentzat halako egoerei aurre egiteak dakarrenari buruz (ez da arreta espezializatua bermatzen, ez dira espazioak eta pribatutasuna zaintzen, ez dira eskura dauden baliabideak eskaintzen eta azaltzen...), eta beste hamaika zentzugabekeriaren ondorioz, emaku-meen babesgabetasuna erabatekoa da. Egoera ez da berria, eta ez da modu isolatuan gertatzen; hori da emakumeok jasan behar dugun errealitate ikaragarria. Horregatik, ez da harritzekoa emakumeen aurkako indarkeria izatea gutxien salatzen den delitua.
Ezjakintasun orokorra
Poliziaren bozeramaileek egindako adierazpenen arabera, sexu-erasoen ustezko beherakada jairik ezaren eta alkohol kontsumo txikiagoaren ondorio da. Adierazpen horiek erakusten dute, batetik, gaiari buruz duten ezjakintasun orokorra, eta, bestetik, eraso sexistak justifikatu eta hain-bat kontsumorekin lotzeko saiakera ergel eta iraingarria. Emakumeen kontrako indarkeria ez dago lotuta ez kontrolik ezarekin, ez gizonen desio kontrolaezinarekin, ez antzeko ezerekin ere. Emakumeen kontrako indarkeria botere kontua da, gizonek historikoki gure aurka erabili duten boterea. Era berean, ez dute laguntzen komunikabide gehienek ema-ten dituzten iritzi lerratu eta gutxi prestatuek, ezta informa-zio horiei heltzeko moduak ere.
ESK-k exijitu egiten du, beste behin ere, administrazioek alde batera utz ditzatela behingoz jendeari begirako lelokeria eta keinuak, eta jar daitezela behingoz lanean zerbitzu guztiak bermatuko dituzten aurrekontu-zuzkidurekin, egiturazko plan eta neurriekin, arlo guztietan, emakumeok edozein eremutan jasaten ditugun indarkeriekin amaitzeko, eta indarkeria-egoeran dauden emakumeen arretan esku hartzen duten pertsona guztiei derrigorrezko eta kalita-tezko prestakuntza bermatzeko.
Zaintza publiko eta komunitarioko sistema batekiko konpromiso sindikala
A25: Indarkeriaren biktima diren emakumeek lan-eskubide espezifikoak dituzte
Zaintzak, nori egiten die mesede?
Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9