Ostegun honetan, martxoak 6, kalera irtengo gara zaintza-sistema publiko bat eskatzeko eta zainketen sektore pribatizatuan lan egiten dutenen lan-baldintzak eta bizi-baldintzak hobetzeko.
« Erakundeen arduragabekeria salatzen dugu pribatizazioan eta negozioan oinarritutako ereduan sakontzeagatik »
2023ko Azaroaren 30ean, lehen aldiz egin zen Euskal Herrian Zaintza Eskubide Kolektiboaren aldeko Greba Feminista Orokorra. Atzera bueltarik gabeko urrats bat, sistema cisheteropatriarkal kapitalista kolonial honetan zaintza krisiari aurre egin eta Zaintza Sistema Publiko Komunitario baten alde borroka ziklo bat ireki genuen.
Borroka sindikal eta sozialaren bidez, zaintzen egungo antolamendu soziala eraldatzeko borrokan jarraitzen dugu sindikatuok, Mugimendu Feministarekin batera: Euskal zaintza sistema publiko eta komunitarioaren bidean epe ertaineko erronka horretarantz urratsak ematen jarraitu ahal izateko aliantzak eta konpromisoak garatzen.
Martxoak 6, manifestazioak
Guztiontzako zaintza duina lortzeko, negozioarekin amaitzeko, sistema garatzeko eta pribatizaztutako zaintza langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko borrokan berresten gara. Eta horretarako mobilizatuko gara Martxoaren 6an Greba Feminista Orokorrean egin genuen bezala, kaleak hartuz Bilbo eta Iruñean, patronala zein instituzioak interpelatuz.
- Bilbo: 11:00etan Eusko Jaurlaritzatik (Gran Vía 85).
- Iruñea: 11:00etan CEN-etik (Dr. Huarte de San Juan, 3).
Instituzioen arduragabekeria salatu nahi dugu, pribatizazioaren eta negozioaren ereduan sakontzen jarraitzeko egindako hautuagatik eta oraindik ere zaintzaren eremuan ematen diren egoera prekario eta kolapsatuen erantzule egiteko neurririk hartu ez izanagatik. Administrazioa delako pribatizazioak iraun dezan bermeak jartzen dituena. Enpresa pribatuak zaintza langileen prekarietatearen erantzule diren bezala.
« Aldarrikapen horiek negoziazio kolektibora eramango ditugu »
Baita negoziazio kolektiboan ere
Kaleak hartuko ditugu:
- Bizitza duinen alde, lanaldia murriztu dezaten.
- Zaintza sistema publikoaren alde: Pribatizazioaren kontrako neurri sendoak hartzeaz gain, orain arte pribatizatutakoa publifikatu dadila aldarrikatzen dugu. Lan berdina egiteagatik baldintza berdinak izateko, ekiparatuz.
- Zaintza langileen baldintza duinen alde, lan-baldintzak hobetzea urgetziazkoa delako. Zerbitzu eta lan baldintzak hobetzeko sostengaezinak diren ratioak jaistea eta hitzarmenak berritzea.
- Zaintza lanak banatzeko: egungo egoeraz zapaltzailea betikotuko ez duten kontziliazioa, lizentzia eta baimenak... eraginkorrak guztiontzat aldarrikatzeko.
- Zaintza lanen egoera iraultzeko, hezkuntza sisteman ere neurriak har daitezen: curriculumean zaintza txertatuz, hezkidetzarako plan egonkor eta kalitatezkoak sutatuz...
Aldarrikapen hauek eremu sindikalean negoziazio kolektibora eramateko ardura hartu bezala, kaleetan eta agenda politikoan ere mantentzeko hautua egiten dugu. Bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko, zaintza publikoaren alde, borrokan jarraituko dugu.
Zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko konpromiso sindikala
Etxean greba gutxiago, lanean kontziliazioa
Zaintza publiko eta komunitarioko sistema batekiko konpromiso sindikala
A25: Indarkeriaren biktima diren emakumeek lan-eskubide espezifikoak dituzte
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9