Datorren apirilaren 14an sartuko da indarrean gizonen eta emakumeen arteko ordainsari-berdintasunari buruzko 902/2020 Errege Dekretua. Horren neurri garrantzitsuenen laburpena prestatu dizuegu.
Datorren apirilaren 14an sartuko da indarrean 902/2020 Errege Dekretua, enpresetako gizonen eta emakumeen arteko soldata-berdintasunaren inguruko hainbat neurri arautzen dituena.
Errege Dekretu horrek neurriak ezartzen ditu gizonen eta emakumeen arteko tratu-berdintasunerako eta ordainsari-arloko bereizkeriarik ezerako eskubidea gauzatzeko, eta horiek identifikatzeko eta zuzentzeko mekanismoak garatzen ditu. Dekretu honek enpresa guztiei eragiten die, Langileen Estatutuan araututako lan-harremanen esparruan, bai eta administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratuko langileei ere.
Dekretu honen laburpen txiki bat prestatu dugu, beheko botoian ikus dezakezuna.
Emakumeen Mundu Martxa berriro iritsiko da Euskal Herrira
'Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra!' aldarrikatzeko, maiatzaren 9an eta 10ean Euskal Herrian egingo diren mobilizazioetan parte…
Irakurri
Zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko konpromiso sindikala
Ostegun honetan, martxoak 6, kalera irtengo gara zaintza-sistema publiko bat eskatzeko eta zainketen sektore pribatizatuan lan egiten dutenen lan-baldintzak eta…
Irakurri
Etxean greba gutxiago, lanean kontziliazioa
Zaintzak guztion ardura dira: erakundeena (zaintza-zerbitzu publikoa bermatuz), enpresena (kontziliazioa erraztuz) eta gizonena (eremu pribatuan erantzukizunak beren gain hartuz).
Irakurri
Zaintza publiko eta komunitarioko sistema batekiko konpromiso sindikala
Zaintza publiko eta komunitarioko sistema baten aldeko apustua egiten dugu, bizitzak erdigunean jarriko dituena. Premiazko neurriak negoziazio kolektibora eramateko konpromisoa…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9