ESK sindikatuak bat egiten du Euskal Herriko Mugimendu feministak, azaroaren 30ean iragarritako Greba Feminista Orokorrarekin.
« Ezinbestekoa da, behingoz, zaintza sistema guztiz iraultzea »
Ezinbestekoa da, behingoz, zaintza sistema guztiz iraultzea. Zaintzak guztion eta guztiontzako eskubidea behar du izan eta horretarako zaintza sistema publiko baten aldeko apustua egitea derrigorrezkoa da, merkantilizazioa eta pribatizazioetatik at dagoen sistema.
Langileok bizitza duinak izateko eskubidea dugu, bizitzea merezi dituzten bizitzek eta gure zaintza bermatzen duen sistema behar dugu. Berme horrek ezin da izan emakumeen eskubideen urraketan sostengatu. Zaintza guztion ardura da eta guztion ardura delako dena gelditu eta kaleak hartu behar ditugu, bizitza duinen alde, zaintza sistema publiko baten alde; azaroaren 30ean Euskal Herriko langileria grebara!
Gora borroka feminista! Gora langileon borroka!
Emakumeen Mundu Martxa berriro iritsiko da Euskal Herrira
'Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra!' aldarrikatzeko, maiatzaren 9an eta 10ean Euskal Herrian egingo diren mobilizazioetan parte…
Irakurri
Zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko konpromiso sindikala
Ostegun honetan, martxoak 6, kalera irtengo gara zaintza-sistema publiko bat eskatzeko eta zainketen sektore pribatizatuan lan egiten dutenen lan-baldintzak eta…
Irakurri
Etxean greba gutxiago, lanean kontziliazioa
Zaintzak guztion ardura dira: erakundeena (zaintza-zerbitzu publikoa bermatuz), enpresena (kontziliazioa erraztuz) eta gizonena (eremu pribatuan erantzukizunak beren gain hartuz).
Irakurri
Zaintza publiko eta komunitarioko sistema batekiko konpromiso sindikala
Zaintza publiko eta komunitarioko sistema baten aldeko apustua egiten dugu, bizitzak erdigunean jarriko dituena. Premiazko neurriak negoziazio kolektibora eramateko konpromisoa…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9