Osakidetzak 3.103 plazetako EPEa iragarri du, 953 sorrera berrikoak. Osasun Sailak aukera berri bat galdu du langileen arazoei konponbide errealak emateko; izan ere, eskaintza horrek sektorearen beharrak baino askoz beherago jarraitzen du, sektore horretan behin-behinekotasunak %40ko kopuru kezkagarria hartzen baitu, estatuko handiena.

 


Foto: Consalud.es
 

Eskaintza ez da nahikoa plantillaren errealitaterako

Gaur egun, Osakidetzan 35.000 pertsona baino gehiago ari gara lanean, eta horietatik %40 inguru aldi baterakoak dira, eta 7.000 lanpostu inguru egiturazkoak dira, lan metaketa kontratuen bidez edo zerbitzuaren beharren bidez estaliak.

Kopuru horiek gorabehera, Osakidetzak berriro ere birjartze-tasara (erretiroetara) mugatzen du bere eskaintza, behin-behinekotasun zenbakiak oso altu mantenduz. Beste esparru batzuetan bezala, behin-behinekotasuna %8ra murrizteko helburutik oso urrun dago proposamen hau. Kalitate gutxiko eta prekarizazio handiko enpleguaren alde egiten da.

Egungo legeak interinitate guztiak betetzeko EPEa egiteko aukera ematen du; honek sektoreari egonkortasuna emango lioke eta plantilla murritzek sortutako gehiegizko lan-kargak murriztuko lituzkete. Osakidetzak ez ditu legeak ematen dituen aukerak aprobetxatzen, hortaz, ESKrentzat eskaintza hau erabat onartezina da.

ESK sindikatutik plantillaren egiturazko arazoak konpontzeko Lan Eskaintza Publikoa eskatzen dugu, horrela, osasun sistema kalitatezkoa eta segurua eskaintzeko, bai langileentzat bai pazientearentzat.

 

EPE gardena eta entxufismorik gabea

ESKak duela urtebete baino gehiago, Osakidetzan modu egituratuan instalatutako bezero-sistema jendaurrean salatu zuenetik, kautelaz, 2016/17 EPEko 11 kategoria medikoen prozesuak bertan behera utzi dira. Azken egunotan irregulartasunak atzeman dira neurofisiologiaren eta neurokirurgiaren kategoria berrietan.

Datu horiek agerian uzten dute Osakidetzan ezarritako nepotismoa, ESKk urte asko daramatzan iruzurrezko hautapen sistema hau behingoz desegitera behartua.

EPE gardena, zorrotza eta irakasgaiak eguneroko lanetara eta titulazioetara egokitzen dena eskatzen dugu!

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua 2025 apirilak 10 Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 Irakurri

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46