Urtarrilak 30eko greba orokorrean, TUVISAk, arratsaldeko txandan langile bat ordezkatu zuen, honekin bere greba egiteko oinarrizko eskubidea ez errespetatuz.

 

 

ESK sindikatuak publikoki salatu nahi dugu TUVISAk greba eskubidea urratu diola udaleko enpresa honek kudeatzen duen Santa Barbara parkineko langile bati.

Urtarrilak 30eko greba orokorrean, TUVISAk, arratsaldeko txandan langile hau ordezkatu zuen, honekin bere greba egiteko oinarrizko eskubidea ez errespetatuz. TUVISAk aldez aurretik adostutako oharrean zioen langileren batek greba egitekotan parkineko hesia igota utziko zuela, baina  hau, arratsaldeko txandako langilea grebara joan zen arren, ez zen bermatu.

ESK sindikatuak, Auzitegi Sozialean greba eskubiderako ustezko urraketa salatzeko prozesuari ekin dio. Honekin batera, Gasteizko Udalaren pean dagoen enpresa honek duen funtzionatzeko modua ozenki plazaratu nahi dugu, Urtarrilak 30eko greba isiltarazteko erabilitako trikimailuak mahai gainean ipiniz.

Oinarrizko eskubideak erasotzen dituen jokaera oso larri baten aurrean gaudenez, TUVISAko Gerentziari eta Amaia Barredo zinegotzi ordezkariari lehen bait lehen azalpenak eman ditzaten eskatzen diegu.

 

Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean

Enviserreko langileak greba mugagabera atera dira, lan-baldintza eskasak hobetuko dituen hitzarmen propioa eskatzeko, eta greba honek aurrera jarraituko du baldintzetan Irakurri

Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera

Langileek greba mugagabea deituko dute enpresak beren baldintzak duintzeko hitzarmen propiorik adosten ez badute. Enviser-rek ez du negoziatu nahi, Gasteizko Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Martxoak 3: oroitzapena, salaketa eta mobilizazioa

Martxoaren 3an Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu, eta Segurtasun Sailari eskatzen diogu ez ditzala errepika iazko gertakari Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33