ESK-k laguntza ukatzeagatik salaketa jarri du Industria Kontseilaria den Arantxa Tapiaren kontra, ulertzen dugulako Osakidetza ez diren entitate juridikoen eskuetan baliabide hauek jarri direla. Exijitzen dugu enpresetan dauden baliabide guztiak osasun publikoaren esku uztea.
ESK sindikatuak, gaurko egunean, Bilboko Guardiako Epaitegian salaketa jarri du Arantxa Tapiaren kontra, martxoaren 18an, kontseilariak, Radio Euskadin egindako adierazpenak direla eta. Bertan Tapiak adierazi zuen herrialdean dauden baliabide guztiak ez direla Osasun Instituzioen esku jarriko martxoaren 15eko SND/233/2020-K agintzen duen bezala. Bere esanetan osasun materiala ekoizpenean erabiltzen ari da osasun administrazioen esku jarri beharrean.
Gaur, martxoak 25, Pedro Sanchez-ek agindutako Alarma Estatuaren bigarren astean gaude. Aginduak, hiritarren mugikortasuna baldintzatzen du COVID 19aren hedapena saihestu nahian. Hala ere, egun honetan milaka langile haien etxeak utzi eta lantokietara joatera behartuta daude. Honek esan nahi du hainbat enpresetan osasun materiala erabiliko dutela haien babeserako eta enpresaren jarduera mantentzeko.
Pasadan martxoaren 18an Arantza Tapiak, Industria kontseilaria, Radio Euskadin zera adierazi zuen; “Eusko Jaurlaritza elkarlanean ari da Enpresek baliabide guztiak haien esku izan dezaten, jarduera mantendu dezaten. Momentu honetan bi lan ildo ditugu: Telelana edo babesa mantentzeko beharrezkoak diren materialak errestatzea.”
Elkarrizketa entzun
Osasuna enpresen onueren gainetik
ESK-k egoera hau salatu nahi du non gizartearen osasunaren aurrean enpresen onura jartzen den.
Beste behin ere salatu nahi dugu Euskal Gobernua zeinek, Arantxa Tapiaren esanetan, enpresen alde egiten duen lehentasuna eman gabe Osakidetzako langileei, haien esku eduki beharko lituzketen baliabide guztien bermea alde batera utziz.
Era bat inkongruentea da enpresa batzuetan materialen hornikuntza faltarik ez egotea, esate baterako mozorroak edo eskularruak, eta aldi berean ospitaletan horien gabezia egotea gure sanitarioen osasuna arriskuan jarriz.
Hau dela eta ESK-k laguntza ukatzeagatik salaketa jarri du Industria Kontseilaria den Arantxa Tapiaren kontra, ulertzen dugulako Osakidetza ez diren entitate juridikoen eskuetan baliabide hauek jarri direla. Era berean exijitzen dugu enpresetan dauden baliabide guztiak osasun publikoaren esku uztea.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24