ESK-ko Bilbobuseko Atal Sindikalak publikoki salatu nahi du COVID-19a dela eta segurtasunerako babes neurriak ez direla betetzen.

Argazkia: Mundo Deportivo
Ibilgailuen tamainaren arabera edukiera zehatza ezarri da eta Bilbobusen kasuan honako hauek dira:
- 12 metro dituztenentzako: 25 pertsona.
- 9 metro dituztenentzako: 20 pertsona.
- Mikrobusen kasuan: 8 pertsona
Gure ustetan Bilbobuseko autobusetan bidaiatzeko ezarritako pertsonen kopuruarekin ezinezkoa da gutxienezko segurtasun distantzia mantentzea kutsatzea ekiditeko.
Babes material falta
Bestetik Bilbobuseko langileak hainbestetan ez dute jasotzen beharrezko babes materiala haien osasuna babesteko eta haien lana behar bezala betetzeko kutsaduraren arriskua gehitu barik.
Esan behar dugu ere Bilbobuseko garbiketa protokoloak, enpresarekin adostutakoak, ez direla betetzen behar bezala.
Informazio guzti hau Bilbobus kudeatzen duen enpresari “Biobide” helarazi zaia eta kudeaketa txar baten ondoroz edo agian haien betebeharrei uko egiteagatik egora salatzearen beharrean gaude. ESKren ustetan ez dira behar diren neurriak hartu ezta protokoloak behar bezala ezarri. Honek langileen osasuna eta bizitza arriskuan jartzen du ta bide batez ezinbestekotzat hartzen den zerbitzu honen erabiltzaileena.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24