Osakidetzako mobilizazio arrakastatsuen ostean, Gotzone Sagardui sailburu berria sindikatuak banatzen saiatzen ari da arazoei irtenbidea ez emateko. Urriaren 3an manifestazio handia Bilbon, baliabideak dituen Osakidetzaren alde.

 


Martxoaren 3ko manifestazioan parte hartzeko deia euskal herritarrei.

Osakidetza manifestacion 3 octubre Bilbao ¡Hasta aqui hemos llegado!

 

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuen gehiengoak deitutako mobilizazio arrakastatsuen ondoren, Osasun Sailburu berriak sindikatuekin elkartzeko asmoa agertu zuen publikoki, hori bai, banan-banan, bere Saila haiekin harremanetan jarria zela esanez.

Errealitatetik ezin urrunago; sindikatu horietako batek behintzat, ESK-k, oraindik ez du jaso Osakidetzaren eta Sailaren inolako komunikaziorik. ESKrentzat, maniobra honekin, Gotzone Sagarduik lortu nahi duen gauza bakarra “Zatitu eta Irabazi” azpijoko zaharra berreskuratzea da, plantilla desmobilizatzen saiatuz. Bere ahaleginari eta dedikazioari esker, Osakidetzaren erabateko kolapsoa saihestu ahal izan duen plantilla bera. Pandemia horren alderik gogorrena bere haragietan jasan duen plantilla bera. Osakidetza gelditu ez dadin dena eman duten, baita bizitza bera ere, profesionalez osatutako plantilla bera.

 

Honaino iritsi gara!

“Honaino iritsi gara!” esan duen plantilla ahituak Osakidetzari benetako arazoei aurre egiteko konponbide errealak eta berehalakoak eskatzen dizkio. Plantilla horrek euskal gizartearen babesa du, eta datorren urriaren 3an Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte elkar giza baliabide eta baliabide material gehiago lortzeko, haien segurtasuna eta osasuna bermatzeko, murrizketa guztiak itzultzeko, enpleguari eutsiz pribatizatutako zerbitzuak itzultzeko; laburbilduz, EAJk eta gobernukideek bultzatutako politika neoliberaletan erabateko aldaketa, Osasun Publikoaren hondatze progresibo eta kezkagarri horretara eraman gaituztelako.

ESKk lan egin du, lan egiten du eta lan egingo du, Osakidetzako langileek ez ezik, gizarte- eta sindikatu-eragile guztiek, hondatze-politika horiei amaiera emateko eta herritarrek merezi duten osasun arreta lortzeko deitutako mobilizazio guztiak, ahalik eta modu bateratuenean bultzatzeko.

Sagardui andrea, kalean ikusiko dugu elkar.

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua 2025 apirilak 10 Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 Irakurri

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46