Afiliazio eta herritar guztiak animatzen ditugu Aldaketaldian aktiboki parte hartzera, jasangarritasunaren aldeko eta Zaldibarren omenezko ekimen honetan.
“U30 ALDAKETALDIA” izeneko ekimenaren bidez, urtarrilaren amaieran, eta bereziki hilaren 30ean, ikuspegi lokalari protagonismoa emanez, mota guztietako jarduerak antolatu nahi dira herri, auzo, eskola eta lantokietan, bizi dugun larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial larria salatzeko.
Eredu jasanezina
Agintari politikoek, orain krisi sanitarioaren aitzakian, eredu ekonomiko eta sozial jasanezinean sakondu eta krisia areagotzen jarraitzen duten honetan, beharrezkoa da norabide-aldaketa sakona exijitu eta trantsizio ekologiko eta sozialki justu baten alde urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea. Argi dugu bizitzaren aldeko norabide-aldaketa hori ez dela gauzatuko horren alde egiten duen euskal gizarte aktibo eta saretua ez badugu.
Hori dela eta, urtarrilaren 30ean, edota aurreko zein ondorengo egunetan, larrialdi ekosozialari lotutako salaketa- eta aldarrikapen-ekintzak egitea proposatu dugu: hitzaldiak, elkarretaratzeak, bizikleta-martxak, kostaldean edo ibaietan plastiko-bilketak, zuhaitzak landatzea, proiektu erraldoiren batek mehatxatutako natur guneetan ibilaldiak, argindarrarengehiegizko garestitzearen aurrean enpresa elektrikoek egindako lapurretak salatzeko kontzentrazioak, bizitza erdigunean jartzearen aldeko ekintzak, etab.
Gainera, otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena izango da, eta gogoratu behar da, oraindik ere, Joaquin Beltran langilearen gorpuak milaka tona hondakinen artean lurperatuta jarraitzen duela. U30 ekimen honen bidez hori dena gizarteratzen lagundu nahi genuke, eta Zaldibar Argitu Plataformaren eskutik antolatuko diren ekimenak eta elkarretaratzeak babestu eta eurekin batera gertatutakoaren argibideak eskatu eta egon daitezkeen erantzukizunak argitu.
Urtarrilak 30 Aldaketaldia
Dagoeneko Bizkaiko eskualde guztietako hainbat herritan ekintza ezberdinak daude konprometituta ekimenaren barruan, tartean U30ean bertan Bilbon egingo den manifestazio bateratua, 17:30ean Kale Nagusiko Eusko Jaurlaritzaren egoitza ondotik atera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean bukatuko duena.
Aldaketaldi horren harira, Gipuzkoako hogei herri baino gehiagotan ekimenak antolatu dituztela zehaztu dute, tartean hilaren 30ean bertan Donostian egingo den manifestazio bateratua, 17.00etan Gladys Enetik atera eta Bulebarrean bukatuko dena.
Araban, elkarretaratze bat egingo da Gasteizko Udaletxearen aurrean 12.30etan.
Aldaketa behar dugu. Alda sistema!
Bat egin U30ean ALDAKETALDIArekin!
Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean
60 erankunde sozial eta sindikal baino gehiagoak bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin
Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde
Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!
- 1
- 2
- 3
- 4