Maiatzaren 12an, bi larrialdi-teknikarik eraso fisikoa jasan zuten Gasteizen. Langile guztien segurtasuna bermatzeko neurriak eskatzen dizkiogu Grup La Pauri.

Argazkia: Deia
Joan den asteazkenean, maiatzaren 12an, Larrialdietako Garraio Sanitarioko Sareko bi teknikarik eraso fisikoa jasan zuten Gasteizen, bere jarduera profesionalean ari zirela. Sare hori Osakidetza Emergentziak enpresaren mendekoa da, eta kasu honetan Grup La Pauri azpikontratatuta dago.
ESK sindikatuak bere kezka azaldu nahi du gertaeren larritasunaren aurrean, eta honako hau adierazi nahi du:
- Lehenik eta behin, gure elkartasuna adieraztea erasoa jasan zuten langileei. Era berean, laster berreskuratzea espero dugu.
- Bigarrenik, langile guztien segurtasuna bermatzeko neurriak ezar ditzala eskatzen diogu Grup La Pau enpresari, langileen osasunarekin ez baita jokatzen.
- Krisi honek erakusten du Osakidetzan ez dagoela baliabide nahikorik larrialdietan, eta horrek berresten du sindikatu honetatik behin eta berriz eskatzen ari garena. Baliabide falta horrek estres-maila oso altuak eragiten ditu, eta presio handia jasan behar izaten da. Osakidetza Emergentziak zerbitzuaren egungo eredua aldatzeko eta hobetzeko unea da, zerbitzua behar bezala dimentsionatuz eta baliabide gehiago emanez.
- Premiazkoa da antolaketa-eredua aldatzea, sare publikoan integratuz enpresa pribatuentzat lan egiten duten oinarrizko bizi-euskarriko eta erizaintzako anbulantzia guztiak, argi eta garbi ez baitira nahikoak laneko arriskuen prebentziorako neurriak azpikontratatutako enpresetan.
- Azkenik, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko koordinazio soziosanitarioaren eta baliabide soziosanitarioen falta aldarrikatzen dugu. Baliabide-falta horren ondorioz, larrialdiko arreta arazoz beteta dago, bai langileentzat, bai artatutako pertsonentzat. Urte asko daramatzagu hitz hutsak entzuten, eta garaia da osasun-arretaren kalitatea, profesional guztien lan-baldintzak eta pertsona guztien premia sozial eta sanitarioen estaldura bermatuko dituen sistema sozio-sanitarioaren alde egiteko.
Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute
Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa…
Irakurri
Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua
Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua 2025 apirilak 10 Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14…
Irakurri
Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu
Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu…
Irakurri
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46