Stadler S.A.ko langileen batzarrak uztailaren 13an greba deitzea erabaki du, lanpostuak defendatzeko.

 

Greba Oñatiko Stadler enpresan, enpleguaren alde

 

Oñatiko STADLER S.A. enpresak, automobilgintza sektorerako metalezko pieza sinterilizatuak ekoiztu eta merkaturatzen dituenak, ERE bat aurkeztu du 65 langiletik 12 kaleratzea eta soldatak %30 murriztea dakarrena.

Enpresaren asmo horien aurrean, lanpostuak defendatu eta bermatzeko helburuz, langileak mobilizazioetara jotzea erabaki dute. Mobilizazio hauek uztailaren 8an hasiko dira, lan-txanda bakoitzeko 2 orduko lan uztearekin. Uztailaren 13an, berriz, 24 orduko lan uztea egingo dute, eta 16tik aurrera, greba mugagabea izango da.

STANDLER S.A. enpresako langileek egungo zuzendaritzak lantokia kudeatzeko duen gaitasun eza salatu eta gizarteratu nahi dute. Onartezina da zuzendaritzaren kudeaketa txarraren ondorioak langileon bizkarrean kargatu nahi izatzea.


STADLER S.A. enpresako Langile Batzordea.

 

Iraungitzeko EEEa STADLERren, kudeatzaileen gaitasunik ezaren erruz

Atzo hasi zen STADLER enpresaren ERE-aren kontsulta-epea. Administrazioei exijitzen diegu parte har dezatela 58 lanpostu horiek galtzea ahalbidetuko duten konponbideen Irakurri

Greba Oñatiko Stadler enpresan, enpleguaren alde

Stadler S.A.ko langileen batzarrak uztailaren 13an greba deitzea erabaki du, lanpostuak defendatzeko. Irakurri
  • 1