Urdulizko Ospitaleko langileak grebara aterako dira otsailaren 3an Osakidetzak Ospitaleko plantilla diskriminatzen duelako eta bere langileei txandak ordaintzea ukatzen jarraitzen duelako.
« Beldur gara hau ez ote den planifikatutako estrategia baten hasiera eta murrizketa horiek Osakidetza osora zabaldu nahi ote dituztuen »
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuon ustez greba deialdia da irtenbide bakarra.
Uribe ESIko Zuzendaritza Gerentziak ukatu egin die bere profesionalei 2017. urteaz geroztik txandakako lanaren osagarria ordaintzea, aurreko zuzendaritzak alde bakarrez erabaki baitzuen langileei osagarri hori etetea.
Profesionalek, pandemia osoan zehar herritarrekin eta lanbidearekin duten konpromisoa erakutsi dute eta erakusten jarraitzen duten arren, aspalditik jasaten dute lan-baldintzak arautzen dituen akordioan jasotako eskubide baten murrizketa, zuzeneko diskriminazioa dakarrena, sareko beste ospitale batzuetan bai ordaintzen baita.
Bi urteko protesten, salaketen eta negoziazio-ahaleginen ondoren, Urdulizko Ospitaleko langileak nekatuta daude Osakidetzak emandako tratu txarrarekin. Gainera, deialdia egin dugun sindikatuok beldur gaude Osakidetzak planifikatutako estrategia baten hasiera izango ote den, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren beste eremu batzuetara zabaldu nahi duena.
« 2022an txandaka lan egiten duten langile guztiei txandakako osagarria onartzea exijitzen dugu »
Otsailaren 3an greba Urdulizko Ospitalean
Horregatik, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok dei egiten diegu Urdulizko Ospitaleko langile guztiei mobilizatzera eta grebara ateratzera otsailaren 3ko (osteguna) 8:00etatik hurrengo eguneko 8:00etara.
Ostegunean, hilak 3, 7:00etan, manifestazio bat abiatuko da errepidetik Larrabasterratik Urdulizko Ospitaleraino, eta protesta-kontzentrazioa egingo da 11:00etan ospitaleko sarreraren aurrean.
Sindikatuok exijitzen dugu 2022an txandaka lan egiten duten langile guztiei txandakako osagarria onartzea eta urte horietan guztietan langileek izan dituzten galera ekonomikoak ordaintzea.
Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute
Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua
Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46