Europar Batasunak onartzen du Espainiako Estatuak diskriminatu egiten dituela etxeko eta zaintzako langileak, ez baitie langabezia-prestazioa aitortzen.

 

 Etxeko langileak langabezia

 

« Etxeko eta zaintzako langileen erregimen berezia  ezabatzeko  garaia da »

 

Berriz ere frogatuta geratu da legeek, baita lan-legeek ere, emakumeak diskriminatzen dituztela.

Otsailaren 24an jakin dugu Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) ondorioztatu duela Espainiako Estatuak diskriminatu egiten dituela etxeko eta zaintzako langileak, langabezia-prestazioa ukatzen dielako.

EBJAk zehazten du langabezia-prestazioa ez aitortzeko praktika hori gizarte-segurantzaren arloko berdintasunari buruzko Zuzentarauaren aurkakoa dela. EBJAk ondorioztatu du langile horiek desabantaila egoeran daudela gainerako sektoreekiko, eta hori ez dagoela justifikatuta faktore objektiboekin.

 

Régimen Especial de las Trabajadoras de Hogar y de Cuidados

ESK-k urte asko daramatza salatzen sektore horri bakarrik ukatzen zaizkiola gainerako langileentzat jada onartuta dauden eskubideak.

Orain da garaia etxeko langileen langabezia-eskubidea ahalik eta lasterren onartzeko lan araudian. Era berean, bada garaia etxeko eta zaintzako langileen erregimen berezia ezabatzeko hasiera hori izan dadila eskatzeko, eskubideetan gainerako sektoreekin berdinduz, hainbatetan aldarrikatu dugun bezala.

Ziur gaude elkarrekin borrokatuz onartuko direla bai oinarrizko langile horien eskubideak, bai zainketa-lanak. Bada garaia zainketa-lanak behingoz aitortzeko eta zainketa-sistema publiko bat bultzatzeko, pertsona guztiak zaindu ahal izango direla eta sektoreko langileen eskubide guztiak bermatuko direla bermatzeko.

 

Martxoak 30: Etxeko eta zaintzako langileen nazioarteko eguna

Beharrezkoa da etxeko langileak erregimen orokorrean sartzea eta beren lan-baldintzak eta eskubideak gainerako langileen lan-baldintzekin parekatzea, sektorea profesionalizatuz eta etxeko Irakurri

Sanmarkosene: akordioa 81 eguneko grebaren ostean

Errenteriako Sanmarkosene egoitzan 81 eguneko greba egin ostean, kaleratzeak geldiarazteko eta, oro har, langileen lan-baldintzak hobetzeko akordioa lortu da. Irakurri

Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa

Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko. Irakurri

Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aurreakordioa

Badakigu langileen borrokak eragin duela hobekuntza horiek lortzea, baina ESK-tik uste dugu borroka horrek sindikatu gehienen batasunarekin egin behar dela. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5