Epaitegiek ez dituzte onartzen enpresak alegatutako ixteko arrazoiak, eta ez da legezkotzat jotzen enpresak langileen legezko ordezkaritzarekin lortutako akordioa.

 

Panificadora Gorbea

 

« Antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa da gerta litezkeen  legez kanpoko egoerak  erantzunik gabe geldi ez daitezen »

 

2021eko irailean Panificadora Gorbea enpresari lotutako langile guztiek kaleratzearen berri jaso zuten.

Enpresak esan zuen arazo ekonomikoak zituela, eta enplegu-erregulazioko espediente bati hasiera eman zion. ELA sindikatuak zuen langileen legezko ordezkaritza eta honen adostasunarekin amaitu zen. Enpresak ez zuen inoiz ordaindu kaleratze horiei zegokien dirua.

 

Kaleratzeen aurkako erreklamazioak

Enpresako langile batzuk ESK sindikatuan afiliatuta zeuden, eta kaleratze horien aurkako erreklamazioak aurkeztu ditugu. Ez zitzaigun iruditzen legez gauzak ondo egiten ari zirenik, eta ez zitzaigun iruditzen sindikalki onargarria zenik enplegu-erregulazioko espediente bat bi egunetan negoziatzea eta jendea kaleratzea, kalte-ordainak, likidazioak eta kitapenaren ondoriozko zorrak ordaindu gabe.

Erreklamazio judizialen ondoren, epaiak iritsi dira, 2022ko martxoan irmo bihurtu direnak, eta 3 pertsona, oraingoz, berriz onartu behar izatea lortu dugu.

Epaitegiek ez dituzte onartzen enpresak alegatutako ixteko arrazoiak, eta ez da legezkotzat jotzen enpresak langileen legezko ordezkaritzarekin lortutako akordioa.

 

Antolatu eta borrokatu

ESK-k bere afiliazioaren interesak defendatu besterik ezin izan ditu egin, eta pena da 23 pertsona kalean egotea, kaleratzeak gaizki eginda daudela jakin arren. Horregatik, jendeari mezu bat helarazi nahi diogu, antolaketatan eta borroka mahai gainean jarri behar ditugu erantzunik gabeko legez kanpoko egoerak saihesten saiatzeko.

 

Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean

Enviserreko langileak greba mugagabera atera dira, lan-baldintza eskasak hobetuko dituen hitzarmen propioa eskatzeko, eta greba honek aurrera jarraituko du baldintzetan Irakurri

Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera

Langileek greba mugagabea deituko dute enpresak beren baldintzak duintzeko hitzarmen propiorik adosten ez badute. Enviser-rek ez du negoziatu nahi, Gasteizko Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Martxoak 3: oroitzapena, salaketa eta mobilizazioa

Martxoaren 3an Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu, eta Segurtasun Sailari eskatzen diogu ez ditzala errepika iazko gertakari Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33