Bizkaiko garbikuntzako lan-hitzarmenaren aldeko grebetan, enpresek gure eskubideak urratzen jarraitu dute, eta dagoeneko badaukagu Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren lehen zigorra Garbialdiren aurka, eskirolajeagatik.

 

Garbialdi zigortua eskirolajeagatik 

 

«  Garbialdik  greban dauden lankideen lana egiteko agindu zuen »

 

Badakigu nola funtzionatzen duen enpresa horrek, eta ziur geunden greban zeuden langileak ordezkatuko zituela. Hori dela eta, Greba Batzordeko ESK-ko ordezkariak bertaratu ziren, hainbat zentro berrikusi ondoren, eta lehen pertsonan egiaztatu zuten enpresako arduradunak hainbat langileri agindu zietela, greban zueden langileen lanpostuetako lana egitea.

Horrela, Ikuskapenaren Txostenak erakusten du "enpresak greba egiten ari den langilea ordezkatzen duela, grebak esleituta dituen ohiko zereginetako batzuk eginez, eta ondorioz, grebak lantoki horretan dituen ondorioak gutxitu egiten direla", enpresaren jokabide hori arau-hauste larritzat joz eta gehienez 6.250 euroko zehapena jarriz.

 

Ez-betetzeak salatu

ESK-k argi dauka, borrokan jarraituko dugula eta enpresa horien ez-betetze guztiak salatuko ditugula, dagoeneko aitortuta dauden eskubide guztiak eta aitortzeke daudenak defendatzeko konpromiso sendoarekin, atzerapausorik eman gabe. Eta azpimarratu nahi dugu hori ezinezkoa izango zela ESK-ko ordezkarien borroka-jarrerarik gabe.

ESKn argi daukagu, gure eskubideak defendatzen dira.

 

Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak

Basauriko Udalaren utzikeriak, OHL enpresari garbiketa-azpikontrataren langileen eskubideak ez errespetatzea ahalbidetzen dio. Enpresa Batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu azaroaren 27rako eta Irakurri

Gipuzkoako Foru Aldundiaren garbiketako aurreakordioa sinatu da

Gipuzkoako Foru Aldundiko eraikinak eta lokalak garbitzen dituzten langileak zoriondu nahi ditugu, negoziazio luze eta gogorragatik. Negoziazio horretan, modu nekaezin Irakurri

Donostiako Udalaren garbiketa-aurreakordioa sinatu da

Aurreakordio horrek lehendik zegoen soldata-eskala bikoitza ezabatzen du, soldata %27 handitzen du eta konpentsazio-ordainsariak bermatzen ditu gaurtik 2028ra arte. Irakurri

Bizkaiko Diputazioko garbitzileek % 24ko gutxieneko soldata-igoera lortu dute

Gaur, 2024ko uztailaren 11n, urte osoko negoziazio baten ostean, hainbat mobilizazio eta 6 greba-egunen ostean, ESK, UGT, LAB eta ELA Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12