20 hilabete baino gehiago daramatzagu Gureak Arabako langile guztientzat hitzarmen berri bat lortu nahian. Gerentziak egungo hitzarmenaren baldintzak okertu nahi ditu.
« Gureak Araba-ren ezezkoaren aurrean, aurre egiteko unea iritsi da »
Gure aldetik, 2 urteko indarraldiko hitzarmen berria onartuko genuke, aurreko hitzarmenaren testu osoa errespetatzen jarraitzen bada, honako hauek izan ezik:
- % 6,5eko soldata-igoera hitzarmen berri honetarako. Gainera, hitzarmeneko tauletan igoera bat egingo da C langilearentzat (langileriaren ehuneko handi bat), 1.000 €-ra iritsi arte (egungo LGS).
- Poltsari dagokionez, langileriaren ezaugarriak kontuan hartuta:
- Poltsa-orduak urte horretako abenduaren 31n likidatuko dira.
- Egunean 8 orduko lanaldia ez gainditzea. 80 orduko poltsa, gehienez.
- 8 orduko poltsa positiboa, 12 orduko atsedenaldia sortuko duena.
- 8 orduko poltsa negatiboa, 6 ordu berreskuratu.
- Poltsa-orduak urte horretako abenduaren 31n likidatuko dira.
- 3 larunbat libre EROSKIn.
- 8 orduko lanaldia lantokietan.
Enpresaren ezezkoaren aurrean, mobilizazioa
Zuzendaritzaren ezezkoaren aurrean, aurre egiteko unea iritsi da, aski dira adarjotzeak, langileak nazkatuta daude!!! Horregatik, kontzentrazio-egutegi bat sortu dugu, eta langile guztiak animatu nahi ditugu beren haserrea adieraz dezaten:
Kontzentrazioak zentro ezberdinetan:
- Azaroaren 3an 13:30ean, GUREAK ARABAko ATEAN.
- Azaroaren 10ean 13:30ean, DHL MERCEDESen.
- Azaroaren 17an 14:00etan, EROSKI MANUEL IRADIERen ATEAN.
- Azaroak 24an 13:30ean SASeko atean.
- Abenduaren 1ean 13:30ean, PETRONOR GASOLINDEGIAREN aurrean, PORTAL DE BETOÑO KALEAN, 1.
Animatu eta parte hartu!
Gureak Araba Enpresa Batzordea
Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean
Enviserreko langileak greba mugagabera atera dira, lan-baldintza eskasak hobetuko dituen hitzarmen propioa eskatzeko, eta greba honek aurrera jarraituko du baldintzetan…
Irakurri
Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera
Langileek greba mugagabea deituko dute enpresak beren baldintzak duintzeko hitzarmen propiorik adosten ez badute. Enviser-rek ez du negoziatu nahi, Gasteizko…
Irakurri
ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!
Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu…
Irakurri
Martxoak 3: oroitzapena, salaketa eta mobilizazioa
Martxoaren 3an Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu, eta Segurtasun Sailari eskatzen diogu ez ditzala errepika iazko gertakari…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33