Emergentziak Osakidetzan egoera jasanezina da. Eusko Legebiltzarrera joan gara gaur, ezinezkoa izan baita Emergentziako zuzendaritzekin ezer adostea.
« Urteak daramatzagu hobekuntzak negoziatzen baina ezer gutxi ezin izan da negoziatu zuzendaritza ezberdinekin »
Urteak daramatzagu langileen lan-baldintzen hobekuntzak negoziatzen, kontratazio hobeago batekin, zerbitzuaren birdimentsionamendua, prestakuntza gehiago, lan-hitzarmena betearazten... baina ezer gutxi edo ezer ezin izan da negoziatu zerbitzutik pasatu diren zuzendaritza ezberdinekin.
Lan baldintzak okerrera
Azken urte honetan, egoerak okerrera egin du. Langraitzen, laster, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia barri bat hasiko da martxan. Guztiok eskatzen genuen anbulantzia hori, baina ez egungo lan-eskubide asko galtzen duten langileen kudeaketarekin. Hilabeteak daramatzagu errespetatu beharreko lan-eskubide horien alde borrokan, eta Emergentziak Osakidetzako zuzendaritzaren aldetik ez dago borondaterik benetako negoziazio batekin konpontzeko.
Joan den hilean, Emergentziak Osakidetzako zuzendari gerenteak agerraldi bat egin zuen Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Bere adierazpenak, osatu gabeak eta partzialak izan ziren eta haserre handia sortu zuen Emergentziak Osakidetzako langile guztiengan.
Gainera, duela hilabete batzuetatik hona, Emergentziak zerbitzuan, urteko 365 egunetan 24 orduz gauden zerbitzua izanik, ez dira betetzen herritarrei arreta ezin hobea emateko ezarritako gutxienekoak ere. Hori langileen kudeaketa txarretik dator, aspaldidanik daramagunetik, eta ez da hobetu borroka sindikala eta banakakoak borrokatu duten arren.
Haserrea eta jasanezintasuna
Haserre eta jasanezintasun egoera honen aurrean, Legebiltzarrera itzuliko gara. Osakidetzako Emergentziak Zuzendaritzak benetako negoziaziorako borondaterik ez duela adierazteko eta langileentzako eta zerbitzuarentzako baldintza duinak eskatzeko, eta horrela, euskal herritarrei erantzun duina eman ahal izateko.
ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME, UGT sindikatuek gaur elkarretaratzea egin dugu Eusko Legebiltzarraren aurrean eta Emergentziak Osakidetzan ordezkari garen sindikatuok Rebeka Ubera EHBilduko bozeramailearekin bildu gara, zerbitzuan bizi dugun egoeraren berri emateko eta horren aurrean neurriak hartzeko.
Emergentziak Osakidetzako Langileen Batzordeko Sindikatuak
Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute
Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua
Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46