Emergentziak Osakidetzak gezurrak esan dizkie langileen ordezkariei. ZIU mugikorren eredua aldatu nahi du, norberaren eta familiaren kontziliaziorako eskubidea kontuan hartu gabe.

 

 

«  Kudeaketa taldearen dimisioa  eskatzen dugu, 'Langile-buruarengandik' hasita »

 

Emergentziak Osakidetzako 'Langileen burua' den Mª Jesús Estefanía eta zuzendaritza taldea GEZURRETAN aritu dira langileen ordezkariei, eta baita langile guztiei ere. 2022ko azaroko Langile Batzordeko bilera batean Langraizeko ZIU mugikorrean maila bakoitzeko 6 pertsoneko eredu berriari buruzko iritzia eskatu zuten sindikatuei. Hau da, orain arte 5 pertsona zeuden lekuak 6 ezartzeari. Eredu berri hau proban jarri eta beste baseetara zabaltzeko balioko zuela adierazi zuten.

Haien mezua izan zen plangintza horrekin ados ote geunden jakinaraztea, eta, jakina, sindikatuek ezetz esan genuen, horrek langileen lan-baldintzetan atzerakada ekarriko baitzuen, eta horrek eragin negatiboa izango zuen langileon kontziliazio pertsonalean eta familiarrean. Zuzendaritzaren planteamendu horrek esan nahi du karteldegiak bi hilean behin jasoko direla, eta ez urtean behin; neguko hilabeteetan, ordu gutxiegi izango dira, eta udan, berriz, gehiegi. Planteamendu honekin, gabonetan langileek guardiak euren artean bete behar lituzkete.

 

'Langileen Buruak' engainatuta

Hau adarjotze bat da.

Zuzendaritza taldeak proposamen hau egin zuenetik, sindikatuek borondate ona eduki dugu urteko egutegia negoziatzeko garaian eta proposamen desberdinak aurkeztu ditugu lan baldintza duinak izan ditzagun urteko lan txanda osoekin. Honen aurrean Zuzendaritza taldeak proposamen guztiak baztertu ditu eta langileak elkarretaratzeetan erakutsitako eskaerak baztertu ditu.

ESK engainatuta sentitzen da Mª Jesús Estefanía Langile-burua eta bere akolito-talde guztiaren jarreragatik. Orain arte gure lankideak izan direnak, engainatu egin dituzte haiengan itxaropen pixka bat zuten pertsonak. Argi eta garbi erakutsi dute beraien leialtasuna sistemarekin dagoela eta ez lankideekin.

Bat egin eta borrokatu! Guztiok hartu behar dugu konpromisoa egoera hau gelditu ahal izateko.

Kudeaketa-taldearen dimisioa eskatzen dugu, Langile-buruarengandik hasita. Ez dugu trebetasunik gabeko buruzagitzarik nahi.

 

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua 2025 apirilak 10 Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 Irakurri

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46