Nafarroa lan istripuetan liderra dela salatzen dugu (horietako asko errepidean gertatzen dira) eta Nafarroako Gobernuari odol isurketa honekin amaitzeko neurriak eskatzen dizkiogu.

 

«  Nafarroako Gobernuak  errealitate horni erantzun behar dio eta odol isuriarekin amaitu behar du »

 

Alarma guztiak piztu dira, urteko lehen hamabostaldian 4 hildako eragin ditu lanak, horietatik 3 errepideko istripuetan.

2021an salatu genuen Nafarroan joera ilun bat agertzen ari zela auto istripuz hiltzen ziren langile kopuruagatik. Urte horretan, lan istripuz hildakoen erdia errepidean hil zen, 20tik 10 hain zuzen. Heriotz horiek baldintza ezberdinetan eman ziren, artean muturreko prekarietateak sortua. Gogora dezagun goizeko ordu txikietan baratzera lanera txirrindulaz zihoan langile migratua Zarrakaztelun.

 

Nafarroa liderra lan-istripuetan

Nafarroan azken urteetan bereziki lan istripu tasak Estatuko altuenetarikoak dira, eta errepidean hiltzen diren langileena ere oso altua da. Honen atzean badaude eragile jakin batzuk:

  • Zerbitzuen zentralizazio nabarmena Iruñean Erabaki politiko jakin batzuengatik, honek bererakin dakarren herri eta bailaren despoblazioa.

  • Bataz beste langile bakoitzak egin beharreko kilometro kopuru andana.

  • Funtzio publikoan desplazamentua ez arrisku determinante bezala hartzea.

  • Enpresek, behar besteko aukerak ez eskeintzea etxetik lan egiteko.

  • Errepideko arriskuak ez laneko arriskutzat hartzea, lan osasun arauen aurka.

  • Prekarietatearen eraginez langileriak ibilgailu exkaxak edukitzea, garraio publiko ez nahikoa eta ez langileriari bideratua.

 

 

Mugikortasun planak

Arrisku hauen aurrean, Enpresek Mugikortasun Planak egin behar dituzte, non arrisku zehatz hontzako arrisku ebaluaketa bat egiten den langile bakoitzaren desplazamentuak haintzat hartu eta neurriak proosatzen diren.

Enpresak planaren garapenean langileen partehartzea bermatu behar du. Honela, delegatuen adostasuna derrigorrezkoa da RD404/2010 erret dekretuan. Baino sorpresa! Rajoiren gobernuaren RD231/2017eguneratzeak, delegatuen beto eskubidea ukatzen du. Beraz, enpresek mugikortasun planak egiten dituzte kontingentzia profesionalen kotizazioetan beherapenak izateko, bertako planetan gomendatutako neurriak inplantatu behar izan gabe.

Bistan da aipatu duguna bezalako neurriak iruzurra besterik ez direla. Nafarroako gobernuak errealitate horni erantzun behar diola eta odol isuriarekin amaitu behar duela.

 

Gure proposamena

  • Mugikortasuna murrizteko neurriak:
    • Enpresetan etxetik lana egin ahal izan jardunaldiaren zati batean (egun pare bat astean).
    • Enplegu publikoan distantzia arrisku item etan sartzea eta plazak horren arabera esleitzea.
    • Zentralizazio joera apurtzea.(herri ikuspegitik ere garatu).

  • Enpresa guztiek mugikortasun planak delegatuen eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Institutuko teknikarien onespenarekin.
    • Mugikortasun planen neurriak arrisku ebaluaketan txertatu inplantazioa derrigorrezko bilakatuaz.
    • Langileei laguntzak garraio publikoan
    • Garraio publikorik ez denean laguntzak ibilgailuen mantenuan.

  • Planaren neurrien inplantazioan kontrola. (ikuskaritza)

  • Garraio plublikoan hobekuntzak.

  • Errepide jakin batzuen hobekuntza.

 

LAB - CGT - Steilas - ESK - EHNE - Hiru

 

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

Prekarietateak garraioaren sektoreko lan-istripuak errazten ditu

Gaur Iruñeko Lan-ikuskaritzaren aurrean salatu dugu Fiteron hil ziren 4 garraiolarien heriotzak. Garraio-sektore zabaletan dauden lan-baldintza eskasek horrelako istripuak errazten Irakurri

26 langile hil ziren 2024an Nafarroan, azken hamarkadako kopururik altuena

Nafarroako lan-ezbeharren txostena aurkeztu dugu. Araudia betetzea, ikuskapen-taldea indartzea eta NOPLOI-ri araudia betetzen ez duten enpresak zigortu ahal izateko ahalmena Irakurri

Lan heriotzek gora egin dute 2024an

2024ko Euskal Herriko lan-ezbeharrei buruzko txostena aurkeztu dugu, eta ondorioa argia da: 2023an baino lan-istripu gehiago izan dira, eta lan-osasuneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13