Langile guztien mobilizazioari eta ekaineko aurreakordioari esker, hobekuntza ekonomikoak lortu dira. Hala ere, emaitza ez da nahikoa eta ez gaude pozik.

 

« Hitzarmen hau sinatu edo ez sinatu, oraindik egiteko dauden  hobekuntza sozialak eskatzen jarraitu behar dugu  »

 

ESK Enpresa Batzordean sartu zenean, hitzarmena iraungita zegoen eta negoziazioak urtebete zeraman blokeatuta. ESK-tik lan eta gizarte baldintzak hobetzen saiatu gara, baina bidean eskaera batzukalbo batera utzi behar izan ditugu sindikatu guztiekin plataforma bat adosteko. Azkenik, plataforma soldata igoera bat defendatzea eta lanaldia murriztea izan da.

 

Garraio kolektiboa

Langile askok lanera joateko kilometro asko egin behar dituztenez, ESK-k proposatu zuen autobusak ezartzea errepidean istripuak izateko dagoen arrisku handia murrizteko, auto partikularren CO2 isuriak murrizten saiatzeko eta langileek dirua aurrezteko. Gure proposamena atzera bota zuten gainerako sindikatuek, aurrerago berriz ere hartzeko asmoz, horretara behartuko omen duen Europako etorkizuneko erregulazio hipotetiko batean konfiantza jarrita.

 

Lan-malgutasuna

ESKrentzat oso garrantzitsua izan den beste puntu bat gaur egun dagoen malgutasun izugarria murriztea izan da, horrek kontziliazioa zailtzen baitu. Hala ere, negoziazioaren emaitza tamalgarria izan da: produkziorako nahitaezko gaueko malgutasun handiagoa hitzartu da; bulegoetan, berriz, telelan-egunak eta opor gehiago lortu diren heinean (ostiraletan ordu erdi metatuz). Horrek are gehiago areagotzen ditu kolektiboen arteko aldeak.

 

Ogitartekorako denbora

ESKren beste funtsezko puntu bat da atsedenaldiko 20 minutuak lan-denboratzat hartzea (hau da, urtean 8 egun). Hala ere, enpresak norberaren aukerako egun bakarra eskaini die pridukzioko langileei, langile guztiei lanaldia benetan murriztu beharrean.

 

«  Hobekuntza ekonomikoa sindikatu guztien lanaren emaitza da, eta batez ere,  langileen batasunaren eta mobilizazioaren emaitza  »

 

Alderdi ekonomikoak

Zuzendaritzak oso poliki egin du aurrera soldaten gaian. Ekainean, CCOO sindikatuak batasun sindikala hautsi eta aurreakordioa sinatu zuen enpresarekin. Plantillak atzera bota zuen bozketan, eta mobilizatzen jarraitu zuen.

Ordutik, zuzendaritzak plantillaren nekearekin eta atzerapenak kobratu beharrarekin jolastu du. Azkenik, urteko azken bileran, soldata-igoera hamarren batzuk igo da, baina 2026ra arte KPIari lotu gabe; amatasun-saria luzatu da, eta 500€ gordineko ordainketa gehitu da hitzarmena sinatzeagatik, haren onarpena ziurtatzeko ahalegin argian.

 

Ondorioa

Langile guztien mobilizazioari eta ekaineko aurreakordioari ezekoa emateari esker, hobekuntza ekonomikoak lortu dira. Hala ere, ESKren ustez, emaitza ez da nahikoa eta ez gaudeo pozik, arrazoi hauengatik:

  • Erosteko ahalmena ez da bermatzen.
  • Produkzio-malgutasuna handitzen du.
  • Enpresak bere gain hartu behar zituen ogitartekorako 7 egun, gure gain hartzen ditugu.
  • Alde batera uzten dira gizarte-gaiak eta lizentzia garrantzitsuak.

Zuzendaritzak, era trileroan, denborarekin jolastu du, plantilla zatituz eta atzerapenak kobratzeko beharra aprobetxatuz. Hala ere, argi dago borrokak merezi duela. Azken orduko hobekuntza ekonomikoa sindikatu guztien elkarlanaren emaitza da, eta batez ere, plantillaren batasunaren eta mobilizazioaren emaitza.

Hitzarmen hau sinatu edo ez sinatu, oraindik egiteko dauden hobekuntza sozialak eskatzen jarraitu behar dugu.

Batasuna eta mobilizazioa.

 

Nordex: nahikoa ez den hitzarmena, mobilizazioarekin lortutako hobekuntzekin

Langile guztien mobilizazioari eta ekaineko aurreakordioari esker, hobekuntza ekonomikoak lortu dira. Hala ere, emaitza ez da nahikoa eta ez gaude Irakurri

Nordex Bladesen botere gehiegikeriarik ez!

Enpresaren jazarpen-estrategia salatzen dugu azken asteetan. Jarrera hori salatzen dugu eta enpresari esaten diogu ez ditugula botere-abusuak onartuko. Irakurri

Nordex: Aurreakordio eskasa eta bermerik gabeko bozketa

Batzordearen gehiengoak ez dugu onartzen CCOOk enpresarekin duen aurreakordioa, ez baita nahikoa. Gainera, ez dugu bozketaren emaitza onartzen, berme falta Irakurri

Hitzarmen on baten alde: langileon mobilizazioa eta parte-hartzea

Langileok batzarrean erabaki behar dugu zer bide hartu: akordio txar bat edo mobilizazio gehiago ondorengo hitzarmen on baten alde. Irakurri
  • 1
  • 2