Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak, Confebaskek bezala, ez du Gutxieneko Soldataren igoeraz hitz egin nahi. Patronalaren iritzia aldarazteko modu bakarra mobilizazioa da.


 

« Gero eta euskal langile gehiagok lan anitz egin behar izaten dute  hilaren amaierara iristeko  »

 

Joan den otsailaren 6an, EAEko sindikatu nagusiek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) eskatuta, lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) negoziatzeko lehen bilera burutu zen. Bertan, gure lurraldeko errealitate sozioekonomikora hobeto egokituko den gutxieneko soldata negoziatzeko asmoarekin batu ziren. Hala ere, lehen bilera horretan, Confebaskek negoziazio mahai bat sortzeari uko egin zion, LGS propio bati buruzko eztabaidarako aukera guztiak itxiz.

 

CENek, Confebaskek bezala

Era berean, Nafarroan otsailaren 11n, sindikatuek negoziaziorako mahai berdina osatzera deitu zuten. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (CEN) ordea bertan izango zela baieztatu bazuen ere, bilera bertan behera uztea eragin zuen. Larriena tamalez, CCOO eta UGT bilerara ez gerturatu izana izan zen.

Beste behin ere, EAE eta Nafarroako enpresariek pribilegio burbuila batean bizi direla erakutsi digute, oso gutxi axola zaiela beraien aberastasuna lortzen duten langilegoaren ongizatea. Horrela, armagintza bezalako sektoreetatik, kilometroetara milaka heriotza eragiten duena, etekinak lortzen jarraitzea nahiago dutela, hemengo bizi baldintzak duinak izatea bermatu baino.

Erakutsi duten jarrera horrekin, bai Confebaskek eta bai CENek argi adierazi digute etekinak lor ditzaketenean baino ez dutela elkarrizketarako interesa erakusten. CEOEren urratsei jarraituz, uko egiten diote langileen lan baldintzak hobetzea edo irabazi marjinak murriztea ekar dezakeen edozein urrats emateari. Ezin dugu ahaztu, egungo LGSa ez dela EAEko eta Nafarroako batez besteko soldataren %50ra iristen, Europako Gutun Sozialak erreferentzia gisa %60a ezartzen duenean.

 

«  70.000 pertsonak  lan egiten dute Hego Euskal Herrian Estatuko Gutxieneko Soldata kobratuz »

 

Hilabete amaierara iristeko enplegu-aniztasuna

Gaur egun ditugun datuak kezkagarriak dira: lan egiten duten 50.000 pertsona baino gehiagok EAEn eta 20.000 pertsona baino gehiagok Nafarroan, LGSk markatzen duen hilabeteko 1.184€ren truke lan egiten dute. Gero eta euskal langile gehiago dira enplegu aniztasunera behartuak daudenak. Antza, Confebask eta CENi zenbaki horiek ez die kezkatzen, beraien produktibitatea eta irabaziak islatzen dituztenak baizik.

Azpimarratu beharra dago prekarietate horren eraginpean dauden langile asko emakumeak direla. Gure gizartean zaintza lanen garrantzia areagotzen ari den une honetan, patronalaren ezezkoak jokoz kanpo uzten ditu bereziki sektore prekarizatuetatko langileak, hala nola etxeko langileak. Era berean, aipatzekoa da ile apaindegietan lan egiten dutenak, gimnasioetan monitore dihardutenak edo Uberreko gidariak direnak ere gutxieneko soldataren igoeraren onurak izango lituzketela.

 

Herri Ekimen Legegilea

Egoera honen aurrean, hurrengo hilabeteetan ESK-k, ELA, LAB, STEILAS, Etxalde eta HIRU sindikatuekin batera EAE eta Nafarroan Herri Ekimen Legegile (HEL) bat bultzatuko dugu. Horrekin, Espainiar Estatuko lurralde eta nazioetan LGS propioak ezartzea ahalbidetuko duen lege erreforma bat sustatzea izango da helburua.

Argi utzi nahi dugu elite ekonomiko gutxi batzuen interesek ezin dutela erabakitzen jarraitu, ezin baitugu onartu langile klasearen zati handi batek pobrezian eta gizarte bazterkerian bizitzea. Horregatik, Eusko legebiltzarra eta Nafarroako parlamentua milaka sinadurekin bete behar ditugula sinesten dugu.

ESK-k argi dauka, Confebask eta CEN-ren iritziak aldatzeko modu bakarra kaleko mobilizazioa dela. Patronalak uler dezan bere jarreren aurrean ez garela isilik geratuko eta milaka sinadura biltzeko eta kaleak betetzeko antolatuko garela.

 

Prekarietateari aurre egiteko LGS propio baten aldeko mobilizazioak

Apirilaren 3an, 5ean eta 14an Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propio baten aldeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. 'Ohiko galdera' Irakurri

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak

Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio Irakurri

Patronalek Gutxieneko Soldataren inguruko gure proposamena entzuteari uko egin diote

Sindikatuok proposatzen dugun proposamena hilean 1.500 euroko gutxieneko soldata da; proposamen hori guztiz bideragarria da, aberastasunaren banaketa bidezkoagoa lortzeko. Irakurri

Mobilizazioak eta sinadura bilketa Nafarroan, gutxieneko soldata propio baten alde

CEN, CCOO, UGT eta Nafarroako Gobernuaren jarrera salatzen dugu, elkarrizketari uko egin diotelako, eta mobilizazioak eta sinadura bilketa iragartzen ditugu, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3