ESK sindikatuaren parte-hartze eta erabakitze-organoak zabalik daude etengabe bazkideek parte hartu dezaten.
ESKren antolakuntza honako hau da:
-
Non erabakitzen da?
- Asanblada Nagusia
Bost urtetik behin egiten da. Organo honek erabakitzen du hurrengo aldiaren sindikatu-lerroa. Koordinakunde Nazionala osatzen duten kideak hautatzen dira bertan. Bazkide orok du hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea. -
Batzorde Nazionala
Organo honek ikasturteroko erabaki politiko, sindikal, ekonomiko edo eratzaile garrantzitsuenak hartzen ditu. Bazkide guztiek parte har dezakete. Herrialde batzordeetan ordezkari izendatutako pertsonek (60 lagun) dute bozka emateko eskubidea. - Herrialdeetako Probintzialak
Herrialde bakoitzean Batzorde bat dago. Batzorde hauek eguneroko jardunaren sindikatuaren zuzendaritza dira. Edozein bazkidek bere iritzia emanda parte har dezake. Herrialdeko biltzarretan hautatutako ordezkariek dute hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea.
nafarroa@esk.eus
gipuzkoa@esk.eus
araba@esk.eus
bizkaia@esk.eus - Atal sindikalak
Organo hau enpresa edota lantoki bakoitzean sortzen da eta bertan parte har dezakete bazkide guztiek. Sindikatu-atalean pertsona orok du hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea.
- Asanblada Nagusia
-
Non koordinatzen eta kudeatzen da?
- Koordinadora
Organo honek dinamizatzen du sindikatua egunez egun. Batzar Nagusian hautatutako ordezkariek osatzen dute. Hitz egiteko eta bozka eskubidea dute eta bost urtean behin berritzen da. Gaur egun kide hauek osatzen dute: Jabier Saenz, Iratxe Álvarez, Txejo Ortega, Felix Irizar eta Isabel Castro.
nk@esk.eus - Antolagune
Koordinakunde Nazionalaren laguntza-organoa da. Batzar Nagusi batetik bestera erabakiak hartzen laguntzeko ardura du.
antolagune@esk.eus
- Koordinadora
-
Parte hartze zabaleko esparruak
-
Ordezkarien Batzarrak
Herrialdeka egiten den batzar honetan ESKk sekzio sindikala duen enpresa guztietako ordezkariek parte har dezakete. Pertsona orok du hitz egiteko eta bozka emateko eskubidea. - ESK-ko topaketak
Gutxienez urtean behin biltzen den militantzia osoari irekita dagoen nazio mailako topaketa, eztabaidatzeko eta prestakuntzarako. -
Lantaldeak
Hainbat lantalde daude jardun jakinetan aritzen direnak, eta bertan edozein bazkidek du hitza eta bozka emateko eskubidea.
- Ekintza Sindikalako lantalde
talde honen ardura da baliabideak sortzea, baita gure sindikatu-ataletako eguneroko lana elikatzea ere.
ekintza.sindikala@esk.eus - Lan Osasuneko lantaldea
espazio honek antolatzen ditu, lan-baldintzak hobetu asmoz, lantokietako prebentzioaren eta lan-osasunaren alorretako formakuntzak, tailerrak, materialak... Laneko ezbeharren aurkako lan unitarioa koordinatzea.
lan.osasuna@esk.eus - Komunikazio lantaldea
Atal honek ESKren mezu orokorrak bazkideei eta gizarteari helarazten dizkio.
web@esk.eus - Administrazio eta finantzen lantaldea
Gune honetan administrazio-lanak koordinatzen dira eta kontabilitatea, finantzak eta Elkartasun Fondoa kudeatzen dira.
administrazioa@esk.eus - Lantalde Feminista
Diskurtso eta praktika feministak garatzen ditu ESKren kanpoko eragileetara nahiz barruko organoetara bideratuta. Organo hau harremanetan dago mugimendu feministaren espazio ezberdinekin.
emakume@esk.eus - Formazio lantaldea
- Aholkularitzen lantaldea
Aholkularitza juridikoen arteko koordinazio-taldea.
- Ekintza Sindikalako lantalde
-
Bestelako esparruak
- Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa
- Hausnarketarako txokoa
Espazio honetan inguratzen gaituen errealitatea aztertzen dugu eta gizartea eraldatzeko proposamen politiko-sindikalak egiten ditugu. - Argilan-ESK
Gizarte-bazterketaren aurkako ESK sindikatuaren plataforma da. Espazio independente gisa sortu zen sindikatuaren barruan, gizarte-bazterketaren aurka eta eskubide sozialen alde borrokatzeko.
info@argilan-esk.org
- Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa
ESKn barne mailako desadostasunak onartu eta errespetatzen ditugu, eta organo bakoitzaren autonomia kontuan hartzen dugu.
ESKren antolaketari buruzko informazio gehiago »