Urriaren 17an urtebete egingo du Israelek Gazako Al Ahli ospitaleari egindako erasoa nazioarteari ezkutatzen saiatu zela. Egun hori gogoratuko dugun efemeride ikaragarrienetako bat izango da, nazioarteko giza zuzenbidearen aurkako erronkarik handienaren hasiera baita.

Ospitale bateko ehunka gaixo eta zaurituen hilketa, gerra batean gerta daitekeen aberrazio mespretxagarrienetako bat da, nazioarteko legediak ezarritako marra gorri hori inoiz gainditu gabea baitzen.
Israelek bere ankerkeri guztiak komenentzia militarraren aitzakiapean justifikatzen ditu bere ekintzak(“dena da Hamas”). Palestinarrei euren herriari eraso egitearen erantzukizuna leporatzeko lotsagabekeria izan du, duela hamarkada batzuk Francoren erregimen faxistak Gernikan egin zuen bezala.

Aurten 42.000 palestinar hil dituzte “munduko armadarik moralenaren” supean; %70 emakumeak eta haurrak dira, eta horiei gehitu behar zaizkie eraikin hondatuen azpian desagertutako milaka eta milaka. Mundua aro modernoko garbiketa etniko ankerrenaren lekuko izaten ari da, Estatu Batuen, Europaren, Marokoren eta Argentinaren elkarlan jarraituaren pean, besteak beste.

Israelek bere burua defendatzearen aitzakiaz justifikatzen ditu bere gerra eta okupazioa, baina… norengandik defendatuz? Gazan hildako 16.000 haurretatik, Zisjordanian hildako 150 haurretatik, osasun arloko 523 profesionaletatik eta 76 erreskatatzaileetatik, 171 kazetarik … Zilegi al da Gazako osasun sistema suntsitzea, 32 ospitale eta 246 anbulantzia suntsitzea segurtasun aitzakia subjektiboarekin?

Justifikagarria al da biztanleria miseria eta gosearen menpe jartzea janaria, ura, elektrizitatea, botikak, erregaia... pasatzen ez uzteagatik?

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok elkartasuna adierazi nahi diegu gure lankideei eta beren herria defendatzeko bizitzak arriskuan jartzen dituzten boluntario eta erreskatatzaile guztiei. Bere indarra, adorea eta erresilientzia miresgarria da, ikasi beharko genukeen ikasgaia eta gure elkartasuna erakusteko modukoa. Ez ditugu ahazten eraildako kazetariak, UNRWAko kideak, ilargi erdi gorria eta beste agentzia humanitario batzuk, estatu genozidaren indarkeria indiskriminatua ere jasan dutenak.

Amaiera eman diezaiogun sarraskiari, ez ditzagun giza eskubideak paper busti bihurtzen utzi, salatu dezagun genozidio hau, gaitzetsi dezagun Palestinako herriaren aurkako garbiketa etnikoa, bere okupazioa eta jasaten duen apartheid erregimen ilegala.
Ez gaitezen isildu, osasun-langile gisa dugun jarrerak zilegitasun nahikoa ematen difu osasuna gerra-arma gisa erabiltzea salatzeko.

Bat egin dezagun estatu faxista sionistaren aurka, finantzatzen eta armatzen duten konplizeen aurka, osasun-profesionalen elkargoen isiltasunaren aurka eta beste alde batera begiratzen duen Mendebaldeko prentsa morroiaren aurka.

Genozidio hau salatzeko, ELA, LAB, CCOO UGT eta ESK sindikatuok ELKARRETARATZERA DEITZEN DUGU, URRIAREN 17AN GOIZEKO 11ETAN SANTIAGO OSPITALEAN

GENOZIDIOARI ETA OKUPAZIOARI STOP!!! PALESTINA ASKATU!!

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94