Hasi dira Laudion suhiltzaileekin partekatuko den larrialdietako base berri bat sortzeko lanak.

Beste behin, eta Emergentziak-Osakidetzako Kudeaketa Taldean ohikoa den bezala, ez dituzte kontuan hartu langileen errealitate eta beharrak, ez dituzte ez kontsultatu ez informatu.

ESK-k egiaztatu ahal izan duenez, eraikin berria egiten den bitartean ezarritako behin-behineko moduluek ez dituzte gure lana egiteko gutxieneko baldintzak betetzen, atsedengela desegokiak, materialak eta sendagaiak biltegiratzeko lekurik ez, hondakin biologikoak garbitzeko gune zikinik ez, inkubagailurako lekurik ez, etab.
Hau gutxi balitz, eraikin berriaren behin betiko proiektua ez zaio langileei aurkeztu ere egin, Emergentziak-Osakidetzako zuzendaritzaren bereizgarri den isiltasuna eta inposizioa ikusten ditugu berriro.
ESK-k onartezintzat jotzen du jokabide hori; ez da onargarria gure lanpostuaren baldintza eta gure lana betetzeko beharrezkoak ditugun elementuak ondoen ezagutzen dituzten pertsonekin kontsultatu ez izana, eta proiektu horiek hobetzeko aukerarik ez ematea.
ESKren ustez, hau da EAJko kudeatzaileek Auzolanatzat hartzen dutenaren erakusgarri, "dena herriarentzat, baina herririk gabe.”

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Apirilaren 14tik aurrera, lehen mailako pediatriako arreta Irungo Osasun Zentroan izango da. Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98