Urduliz  Ospitalea etengabe erreformetan

Darpon jaunak Urdulizeko ospitalearen bigarren fasea aurreikusitako epean irekiko zela berriki esan badu ere, atzo goizean ESI Uribeko zuzendaritzak ospitaleko langileei esan die martxoak 24rako aurreikusita zegoen inaugurazioa, data zehatzik gabe atzeratzen dela.

Larrialdiak aste santu ostean zabaldu daitezkeela baieztatzen badu ere, ospitalizazioa uda osterarte atzeratuko dela azaltzen dute. Ez da hau lehenengo atzerapena, azaroan larrialdi zerbitzuko X-izpien gelako ahaztura onartezina zela eta irekiera atzeratu zen, honek argi adierazten du administrazioaren aurreikuspen falta eta agintarien gestio kaskarra.

Arrazoi honengatik, Urduliz ospitaleko gerentziak, zerbitzu-komisio batzuk bere aurreko lanpostuetara itzuli beharko direla adierazi die langileei. Irekierarako egin diren kontratazioak larrialdi zerbitzuan kontzentratuko dira, zerbitzua oraindik itxita badago ere.

Hartutako erabakiak argi erakusten du langileekiko duten errespetu falta, eskubiderik gabeko txotxongilo bezala sentitzen diren langileak. Ez dugu ahaztu behar, gainera, langileen lekualdaketetan ez direla zerbitzu-komisioen deialdiko lan-baldintzak errespetatu, eskubide eta soldatak murriztu direlarik.

ESKak egoera jasanezin hau salatzen du, langileen eskubideen kontrako eraso zuzena izateaz gain, justifikaziorik gabeko diru publikoaren xahuketa bait da. Adibide moduan, ospitaleak benetako jarduera sanitariora moldatzeko behar izan dituen hainbat berrinbertsio ekonomiko aipatu dezakegu (miloi bat euro inguru daramate erreformetan gastatuta). Arazo hauek lantzeko eta irtenbideak eta langileekiko errespetua eskatzeko, zuzendaritzarekin batzarra eskatu dugu. (ostiral honetan zita daukagu).

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94