Osasun Batzordean egindako agerraldian, Emergentziak Zerbitzuaren berregituraketaz hitz egin du sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetu ahal izateko. Horretarako, datozen hiru hilabeteetan garatuko den plan funtzional berri baten barruan gauzatuko diren 19 neurri azaldu ditu.
Besteak beste, neurri hauek hartuko dira:
-Zuzendaritza taldea aldatzea: egitura horizontalago bat lortu nahi da, kudeaketa eta lan asistentziala konbinatuko dituena. Hori dela eta, zuzendaritza taldea goitik behera aldatuko da.
-3 koordinatzaileen protokoloak bateratzea: erantzuna arintzeko eta irizpideak bateratzeko, algoritmo bizkorrekin eta kategoria bakoitzeko funtzioen berregituraketa berriarekin. Lurraldeen arteko deien fluxuaren arintasunari garrantzia emango zaio. Gipuzkoako koordinazio-zentroa lekuz aldatuko da, eta, ziurrenik, Donostiako Ospitalean kokatuko da.
-Urteko karteldegi osoak. Anbulantzia medikalizatuetan beste seigarren pertsona bat sartuko da. “erreten” txandak eginez, batez ere koordinazio zentroa indartzeko, baina baita hutsikdauden anbulantzia medikalizatuen txandak betetzeko ere. Helburua ez da izango, inolaz ere, gure artean oporrak betetzea. Langileak urteko karteldegiekin egonkortu behar dira eta koordinazio-zentroa indartu. Urteko karteldegi osoak izanez. 24 orduko txandak egiteko aukera.
-Helikopteroa lekuz aldatzea. Baliabide hau aurkitzeko tokirik egokiena zein den aztertuz, ziurrenik Iurretan.
-Prestakuntza-plana. 2027rako Emergentzia-Larrialdiak espezialitateko egoiliarrak izatea helburu, Prestakuntza Unitatea sortuz. Horrez gain, langile eta kategoria guztientzako urteko prestakuntza-plana izatea.
-Kontratu mistoak: Emergentzia-Larrialdiak (edo beste espezialitate batzuetakoak), kontratu egonkorrak eta karteldegia dituzten Emergentzietako langile gehiago izateko.
-TES kategoria: Egungo gidariak larrialdietako teknikari profil berrira pasatuko dira. Funtzio berriekin eta koordinazio-zentroetan lan egiteko aukerarekin. Mahai sektorialean aztertu beharreko gaia.
-Protokolo zorrotzak egitea Kalitatea eskaintzeko eta Segurtasuna bermatzeko: Zeharkako protokoloak berrikustea eta eguneratzea, zerbitzuaren kalitatea eta herritarrei ematen zaien laguntzaren segurtasuna bermatzeko.
Urtarrilean Pablo Busca Emergentzitako koordinatzaileak bilerak egingo ditu lurralde bakoitzean, bere plan estrategikoa azaltzeko.
ESK-n azaldutako aldaketak onuragarriak direla uste dugu, izan ere, Emergentziak-Osakidetzak erabateko aldaketa behar du bere kudeaketan eta baita plangintzan ere, erabat berritutako eta puntakoa den zerbitzu baterantz aurrera eginez. Pazientearentzako osasun-arreta emergentea kalitatezkoa helburu nagusia izatea, langile guztien lan-eskubideak bermatuz.
Informazio gehiago behar baduzu, etorri galdetzera.