Joan den azaroaren 23an, auzitegiek arrazoia eman zioten ESK sindikatuari, eta Osakidetzak bertan behera utzi zuen karrera profesionaleko deialdietarako eskubidea aitortu zieten langileei; izan ere, ESK sindikatutik betidanik salatu egin dugu gure lan-baldintzen murrizketa bat zela Osakidetzaren erabakia.

Epai hori beste oztopo bat da Osakidetzarentzat; izan ere, 2018. urtean, auzitegiek Osakidetza behartu zuten martxan zeuden azken deialdietako atzerapenak ordaintzera (2011 urtekoak). Epai horretan, auzitegiek aitortzen zuten Osakidetzako langileek eskubidea d¡zutela azken urteetan egin ez ziren "deialdiak egiteko".

Epai honek arrazoia ematen dio ESK sindikatuari, azken urteotan Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako langileei ezarri dizkien murrizketak bertan behera uzten bait ditu. Horregatik, ESK sindikatuak, gaur goizean, karrera profesionalaren zain dauden deialdiak hasteko eskaera erregistratu du Osakidetzan, aipatutako epaian adierazten den bezala.

ESK sindikatuak, langileentzat horren zailak diren une hauetan, Osakidetzak berehala aitortzea epaiak agindutakoa, eta karrera profesionalerako deialdiari ekitea espero du.

 

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94