“Enplegua, langile publiko, zerbitzu kalitatea eta autogobernuaren kontrako eraso berria”


Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi nagusiak, 2016ko otsailan berreskuratu ziren langile publikoen asteko 35 orduak baliogabetu ditu sententzia baten bidez. Erabaki honek gobernu zentralaren aurpegi antisoziala argi erakusten digu, euskal autogobernuaren eta lan eskubideen kontrako eraso zuzena delarik.


Sententzia honek gobernu zentralaren erasoen aurrean autogobernuaren ahultasuna erakusten digu, Eusko Jaurlaritza gure zerbitzu publikoak antolatzeko gaitasunik gabe utziz.


Langile publikoak ezin gara izan euskal eta espainiar gobernuen arteko negoziaketen diru-trukea. EAJak errealitateari aurre egin behar dio. Ez da postureo garaia, ezta argudio juridikoetan ezkutatzeko garaia ere. ESK-k exijitzen dio ez dezala atzera pauso bat bera ere eman, otsailean emandako 35 orduak ezartzeko urratsa defenda dezala. Autogobernuaren defentsan, zerbitzu publikoen kalitatearen defentsan eta enpleguaren defentsan tinko mantendu behar da, Madriletik datozen erasoen aurrean. Orain ez du balio hitzerdika aritzea.


Kuriosoa deritzogu sententziaren argudiatzea, 35 orduak aurrekontu egonkortasuna arriskuan jartzen dutela aipatzen duenean. Neurri honen inplementazioa ez du arazo larririk sortu EAEko kontu publikoetan.


Sententzia honek ondorio larriak dakar eta sektore publikoko langileen kontrako eraso zuzena da; milaka lanpostu galaraziko dira, lan-kargak handituko dira eta ondorioz, kalitatea murriztuko da.
35 orduko lanaldiaren ezartzea EAEn izandako greba orokor baten ondorioa izan zen eta lanaldi hau berreskuratzearen erabakia, langileok gogotsu aurrera eraman dugun azken 4 urtetako mobilizazioen fruitua.


Lanaldi honek enplegua sortzen du, zerbitzu publikoen kalitatea areagotzen du eta langileon bizi-baldintzak hobesten ditu. Hortaz, gogo horrekin berdinarekin, zerbitzu publiko guztietan 35 orduak defendatzen jarraituko dugu.


Defentsa hau eraginkorra izatea nahi badugu, ahalik eta akordio sindikal zabalena eta langile guztien sostengua beharrezkoak dira.


35 orduen defentsan atzera pausorik ez. Mobilizaziorako prest.

 



DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94