Atzo Osasun Sailaren lurralde-zuzendaritzen aurrean izandako moblizazioen inguruan Osakidetzak egindako adierazpenak Kontseilaritza usaina dute. Erraietako erantzuna izan da, umekeria. Gaizki hezitako ume bati jostailu bat apurtuko balitzaio bezala. Osakidetzak atzo egindako adierazpenak Darpon usaina dute.

Osakidetzak dio (kontseilari ahotzarekin), sindikatuak mobilizazioak antolatzeko benetako motibazio ilunak hurrengo hauek direla: "funtzionario finkoen kopurua handitu nahi dugula, ondorioz, delegatuen kopurua handitzeko" [sic.] Adierazpen barregarri hauek aintzat hartu nahi izan gabe, ESKan gure buruari galdetzen diogu zein izan litekeen osasun-kontseilari hau hautatzeko arrazoia.

Darpon jaunari bere jostailu gogokoena den pribatizazioaren pieza bat urratu zaio. Alde batetik kalitatezko osasun %100 publikoaren aldeko mobilizazio bateratua, atzera joan ez ezik, indarra hartuz doa urtea aurrera doan einean. Bestetik, ESKren errekurtsoak, momentuz behintzat, Urdulizeko sukalde eta vending-en lizitazioa geldiarazi du. Bi errebes hauek kontseilaria sutan jarri dute. Urtea luzea izango da eta kontseilariak lasaituz joan beharko da, Osakidetzaren erantzunak "El Club de la Comedia" bihurtu nahi ez baditu.

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94