Gaur goizean Jaurlaritzako Osasun Batzordean, Darpon jauna, Osasun kontseilariaren agerraldiaren harira ESK sindikatuak zera adierazi nahi du:

Erabat harritzen gaitu hain “sakona” izan den ikerlana eta gero departamenduak azterketa ereduan edo zuzenketa ereduan soilik akatsak izan direla ondorioztatzea. Duela hilabete bat baino gehiago gure sindikatuak mahai gainean jarri zituen Osakidetzako EPEan egondako ustezko bidegabekeriak zein azterketen filtrazioa. Geroztik Osakidetzako zuzendariek datu hauek ezeztatu eta salaketa aurkeztu zutenen kontra aritzea baino ez dute egin, haien ardura bere gain hartu eta dimisioa aurkeztu beharrean.

ESK sindikatuak ezin du ontzat hartu salatutako EPE horretan tribunaleko kideak izan ziren pertsona berberak burututako ikerlanik. Guretzako ikerlan honek ez du zilegitasunik eta burutu aurretik esaten genuen bezala, honek helburu bakarra zuen; Osakidetzaren zuriketa eta kopla-burukoak topatzea. Azken hau argi utzi dute azterketa errepikatzearen erabakiarekin.

Iruzurraren seinaleak direla eta Darpon jaunak espediente berriak ireki behar izan ditu (digestio aparatuan, medikuntza intentsiboa, traumatologia eta urologia) baina ESK sindikatuak argi du; Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dute zilegitasunik inolako ikerketa lana egiteko.

Ikusi dugun agerraldian Darpon jaunak, eskujokari paregabea izanda, datuen nahaspilatu baino ez ditu eman; balorazioak, emaitzak … edozein gauza bere ardura ez onartzeko eta erabaki posible bakarra ez hartzeko, hau da, Mujika anderea eta bere dimisioa ez aurkezteko.

Azkenik ESK sindikatuari erabat garrantzitsua iruditzen zaio kontuan izan behar dugula guzti hau kutsatutako eredu bati erantzuten diola eta gure asmoa hain zuzen ere eredu hauek guztiz iraultzea dela eta horren alde borrokan jarraituko dugu. Eredu berri bat non gardentasuna, berdintasuna, meritua, gaitasuna eta publikotasuna lehentasuna izaten duen.

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94