Osakidetzan, aurten, ematen ari den “xahutasuna” zalantzan jartzen dituzten hamaika aztarna ezagutzera eman dira azken asteotan. ESKren lanari esker, medikuentzako aukeratze-prozesuko hainbat irregulartasun argia ezagutu dute.

Denboraldi honetan, ESK-k frogatu du sindikatu ondradu eta borrokalari bat dela, eta afiliatuen ezinbesteko adore eta babesarekin Osasun Saila eta Osakidetza hormaren kontra jarri dituela.

Gertakari hauek gure uste osoetan berresten gaituzte, eta garbi uzten du jendea gure sindikatura etortzen denean, ESK-k erantzuten duela. Hau da bidea Osakidetzak eta Osasun Sailetako zuzendaritzek ezarritako politika negargarriak lehengora ditzagun denon artean.

Osakidetza ezin da izan inoren kortijo izan, hori da gure helburua behintzat, eta egungo langileek eta etorkizunekoek aukera-berdintasuna izan dezatela. Hau dela eta, gure eskuetan genituen aztarna guztiak fiskaltzaren eskuetan jarri ditugu eta, aldi berean, demanda bat jarri dugu oposaketa hauek prestatu dituzten pertsonak kaltetzen duen egoera argi dadin, baita euskal osasun-sistemaren irudiarena ere.

Egoera hau dela eta ESK-k honakoa dio:

  • Positiboki baloratzen du susmopean diren espezialitate medikuak geldiarazteko Osakidetzak hartu duen erabakia. Erabaki hau gure sindikatuak egindako presioari erantzuten dio.
  • Espezialitate guztien sakoneko ikerketa bat ezinbestekoa da. Ikerketa horretatik ondorioztatuko diren erantzukizun guztiak garbitu egin behar direla.
  • Jon Darpon Sailburuak eta Osakidetzako Zuzendaria den Maria Jose Mugikak dimisioa segidan aurkeztu behar dute krisialdi honetan egin duten kudeaketa negargarriarengatik. Ikertzen hasi beharrean irregulartasunak salatu genuenoi hainbat gauza aurpegiratu zizkiguten (tiroa bora eta ondoren galdetu).
  • Osakidetzan diren eragile sozialekin adostutako EPE bat exijitzen dugu, non prozesuaren gardentasuna bermatuko den.

'Asuna' deskargatu

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94