Uztailean Osakidetzak erabaki zuen EPEko hainbat froga errepikatuko direla (anestesia, kardiologia eta zirugia baskularra), inori zergatia azaldu gabe. Erabaki horren kontra ESK-k errekurtso bat altxatu zuen, zeinean barne ikerkuntzako dokumentazioa eskura izateko eskatu genuen.

Hiru kategoria horietarako zabaldutako espedienteak ikusten utzi digu Osakidetzak. Ikusi besterik ez dugu egin, ez baitigute utzi kopia edo argazkirik ateratzen utzi. Honekin Osakidetzak erakutsi digu berriro zertan datzan bilatzen ari diren gardentasun famatu hori. Ez dago arrazoirik dokumentu horiek izkututa gordetzeko, badaude bideak haien barruan azaltzen diren testigantzen anonimotasuna mantentzeko.

Lan handia daukagu hurrengo egunetan jasotako informazioa analizatzeko, baina hasteko gauza bat argi daukagu ESK-n: Osakidetzak filtrazioen berri izan duela adierazten dela espediente horietan. Horixe izango ote da haien "barne ikerketaren" konklusioak publikoki ez azaltzeko arrazoia?

Azkenik, Mujika andereak askotan esan duen bezala, espediente hauek guztiak fiskaliaren esku egotea espero dugu. Holan izan ala ez, espediente hauen irakurketatik ESK-k atera dituen konklusioak bai emango diogu ezagutzera fiskalari, aurrera eramaten ari den bere ikerketan laguntzeko asmoz. 

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94