Pasa den asteazken azaroaren 21ean Mujika Andra fiskalian deklataratzera zitatua izan dela eman zuen jakitera Osasun Sailak. Fiskalaren neurri horrek ESK-ren babes osoa dauka.

Ekainetik ESK-k dokumentazio ugari helduarazi dio EAE-ko Fiskal Nagusiari. Dokumentazio horrekin batera, ESK-ko afiliatuak diren medikuen testigantzak jaso ditu fiskalak. Informazio horretatik guztiatik ospitaleko medikuen EPEetan egondako filtrazio eta manipulazio aztarna ugari daudela ondorioztatu daiteke. Ikerketa fidagarri bakarra Fiskaliarena dela pentsatu dugu hasiera-hasieratik sindikatu honetan. Osakidetzan antzeztutako barne ikerketa faltsuan ez dugu inoiz sinetsi.

Beraz, desastre lotsagarri honen arduradun zuzenak izan direnen deklarazioa ezinbestekoa dela deritzogu, eta benetan espero dugu haien justiziarekin kolaboratzeko asmoa zintzoa izan dadin. Mujika andra bera jakinaren gainean dagoenaz ziur gaude, ez bakarrik Osakidetzako zuzendaria izan delako baizik eta 1.999tik 2005erarte Osakidetzako Giza Baliabide Zuzendaria izan zelako ere.

Bukatzeko, Mujikaren dimisioak eta zitazioak gure konbentzimendua indartzen du: sistema klientelar hau endemikoa eta ezaguna izan da Osakidetzan, eta denona den enpresa honek merezi duen garbiketa ez da orain dauzkan gestoreen eskuetatik etorriko; horregatik Darpón jauna bere postutik kendu dezan eskatu behar diogu Urkullu Lehendakariari berriro ere.

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94