EPE amañatuen azterketa errepikapenen kontrako errekurtsoa jarri zuen ESK-k Osakidetzan eta ezezkoa jaso genuen. Gaur, azaroaren 26an, ezezko horren kontrako errekurso kontentzioso-administratiboa aurkeztu dugu.


Anestesia, kardiologia eta zirujia baskularraren azterketak errepikatzeko asmo burugogorrarekin batera, errespetugabeko eta beldurgabekeriz betetako jarrera erakutsi dute Osakidetzako buruzagiek. Errespetu falta opositoreenganako (ez dute azaldu neurri honen zergatia), eta beldurgabekeria fiskaliarenganako (ikerketa zabalik dago eta mamitsua izango dela dirudi).


ESK-k ez du ulertzen burugogortasun hau, eta horregatik errepikapen narras hauek gelditzeko gure esku dauden tresna guztiak erabiliko ditugu, fiskaliak bere konklusioak argitaratu bitartean behintzat. Argi geratzen ari da eskandalu hau ahalik eta lehenago ixteko Osakidetzak daukan borondatea, izkutatzen ari diren kaka guztia azkar tapa dadin. Osakidetzako "barne ikerketan" filtrazio eta manipulazioak frogatzen dituzten hainbeste testigantza eta dokumentu daudela jakin dugunean harrigarriago egin zaizkigu dena faltsuan ixteko presa hauek.


Eskandalu lotsagarri honen arduradun nagusia Osasun Sailburua da eta ez dute postutik kentzeko asmorik; are gehiago, Urkullu Lehendakariaren parte-hartze tamalgarria entzun genion pasa den ostiralean: Darponen kudeaketa defendatu zuen berriro, bat egin zuen sistema ustel eta klientelar hau defendatzen dutenekin eta argi eta garbi adierazi zigun EAEko instituzioak haien batzoki partikularra balira bezala kudeatzen jarraituko dutela.  

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94